Skip to main content
2026ko irailaren 29a
  • Tokiko jasangarritasun

Gasteizek klima-erronkak aukera bihurtzeko Europako Fair Local Green Deals proiektuan parte hartuko du

Gasteizek klima-erronkak aukera bihurtzeko Europako Fair Local Green Deals proiektuan parte hartuko du

Gasteizek, Breslavia, Lodz, Gante eta Valentziarekin eta ICLEI Europarekin (Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen Sare Globala) batera hartzen du parte, Fair Local Green Deals (Tokiko Akordio Berdeak) proiektua, “European Green Deal (Europako Itun Berdea) proiektuaren tokiko bertsioa”, abian jartzen. Klima eta ingurumen arloko erronkak aukera bihurtzea du helburu, Gasteizko Udalak azaldu duenez.


“Europako Itun Berdea ez da berehala aplikagarria toki-mailan; hiri bakoitzaren testuingurura egokitu behar da. Hala ere, badago hari komun bat: prozesua herritarrak ahalduntzeko erabili behar da, beren interes, lehentasun eta tokiko esparruetara egokitzen den Green Deal lokal baten sortzaile diren heinean”, adierazi dute Gasteizko Udaleko arduradunek.


Horrela, herritarren parte-hartzea prozesu horretan “giltzarria” dela nabarmendu dute. Beraz, herritarrak eta tokiko beste eragile batzuk hiri pilotu bakoitzean inplikatuko dituen “ikuspegi bakarra eta egokitua” aurkitu nahi da, “gutxiengo eta talde baztertuak sartzera” arreta berezia bideratuz.


“Talde horiek tokiko eraldaketa-prozesuetan zuzenean parte hartzeak justizia, ekitatea eta jasangarritasuna mentalitate gisa sustatzen lagunduko du”, baloratu du Gasteizko Udalak.

Proiektuaren hiri pilotuek beren esperientziak eta ikuspegiak partekatuko dituzte beren artean eta beste hiri batzuekin, eta, horri esker, herritarren parte-hartzea handitu eta hobetu ahal izango dute.


 


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du