- Tokiko jasangarritasun
ICLEIk Tokiko Itun Berdea ezartzeko zenbait hiriren esperientziak laburbildu ditu argitalpen batean
Duela bi hamarkadatik Udalsarea 2030en partaidetza duen ICLEIko (Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen Sarea) kide diren hiru hiri Spoo (Finlandia), Mannheim (Alemania) eta Umeå, (Suedia) dira Europar Batasunaren Blueprint in Action ekimenaren barruan trantsizio ekologikoa azkartzeko eta zabaltzeko Tokiko Itun Berdea (LGD) ezarri duten lehenak.
ICLEI Europek eta Evergreen proiektuak koordinatutako Local Green Deal Blueprint in Action Alliance proiektuaren argitalpenak hiru hiri pilotuen esperientziak eta ICC Blueprint proiektuan oinarritutako Tokiko Itun Berdea ezartzeko jardunbide egokien ikuspegiak laburbiltzen ditu.
Ekimenak hiri horiek ikasitakoa jasotzen du, eta Tokiko Itun Berdearen kudeaketa zelan antolatu zen eta udalerrietako eragileak zelan aktibatu ziren azaltzen du.
Mannheim-ek gida zehatzagoa aurkezten du online doan eskuragarri dagoen Participation for Transformation: Concepts, Approaches, and Insights for European Cities argitalpenean. Bi kapitulutan, hiriak hiriko administrazioaren inplementazio zehatzari, lankidetzari eta egiturei buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta jendeari zuzendutako komunikazioari buruzkoa ere.
Baliabide horiek Tokiko Itun Berdea beren komunitateetan gauzatzen lagundu nahi diete Europa osoko hiriei.
Iturria:Ihobe