Skip to main content
2026ko uztailaren 13a
  • Ingurumen-plangintza
  • Biodibertsitatea
  • Ekodiseinua
  • Ingurumen-komunikazioa

Ihobek babestutako ‘Natura Bizia’ seriearen estreinaldia, gaur gauean ETB-1en

Ihobek babestutako ‘Natura Bizia’ seriearen estreinaldia, gaur gauean ETB-1en
NaturaBiziaAlberto Iñurrategik aurkeztutako seriean, Euskadiko eta Nafarroako eremu geografiko desberdinetako mundu natural eta basatia ezagutuko dugu. 8 atal dira –6 Euskadin eta 2 Nafarroan–, 52 minutu ingurukoak. Espezialisten eskutik ezagutuko ditugu gure inguruneko lekuen biodibertsitatea, bertako arazoak eta horiek berreskuratzeko egiten ari diren lanak. Ibilbide polita gure lurraldeko natura sakontasunez ezagutzeko.

Gaurko atalean, Pirinioak izango ditugu ardatz, eta, asteartero 22:30ean, Natura Biziak gure lurraldeko ingurune desberdinetara eramango zaituzte; adibidez, seriearen bigarren atala euskal kostaldeari buruzkoa izango da, eta hirugarrena itsasertzeari buruzkoa. Ataletako bitan, Ihobe sozietate publikoko bi lankidek parte hartuko dute.

Avis Produccionesek sortutako lan hau apirilaren 16an martxan jarri zen proiektu baten baitan kokatzen da. Egun horretan, zinemetan estreinatu zen Natura Bizia dokumentala, Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitateari garrantzia eman nahi diona herritarrak beren natura-ingurunera hurbiltzeko. Ikus-entzunezko proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Ihoberen laguntza izan du.

Seriea ETB-1en emango da, euskaraz. ETB-2n gaztelaniaz emango da, irailean eta urrian (data zehatzak baieztatu gabe daude).

Animatu seriea ikustera: Kantauriko ur hotzetatik Pirinioetako gailurretaraino bidaiatzeko aukera emango dizue, gure inguruneko leku eta izaki bizi harrigarrienetako batzuk ezagutzeko bidaia zirraragarri batean, halakoak zaintzeko beharraz jabetuz.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 16a
  • Ingurumen-komunikazioa
EiTBren “Bizi Natura” saioak Ingurumen Komunikazioaren 2026ko Saria jaso du, ikus-entzuleei Urdaibaiko natura zuzenean hurbiltzeagatik
2026ko irailaren 30a
  • Biodibertsitatea
Eusko Jaurlaritza saritua izan da sare elektrikoak eta Urdaibaiko biodibertsitatearen kontserbazioa bateragarri egiteagatik
2026ko irailaren 10a
  • Ingurumen-komunikazioa
Ingurumen Komunikazioaren Eskolak klima-kezka ekintza bihurtuko duten kontakizunen aldeko apustua egin du
2026ko irailaren 9a
  • Ingurumen-plangintza
Irantzu Sádaba (EIA): “Europak adimen artifiziala eta digitalizazioa bideratu behar ditu bere trantsizio berdea babesteko”