Skip to main content
2026ko urriaren 7a
  • Ekoberrikuntza
  • Ekodiseinua

Ihobek ekoberrikuntza defendatu du Irlandan, enpresetan ekonomia zirkularra bultzatzeko tresna gisa

Ihobek ekoberrikuntza defendatu du Irlandan, enpresetan ekonomia zirkularra bultzatzeko tresna gisa
encoreENCORE Europako eskualdeen sarearen parte delako izan da posible Euskadiren parte-hartzea. Sare hori 122 eskualdetako gobernuk osatzen dute, eta lehentasunezko jarduera-ildoak ditu ekintza klimatikoan, ekonomia zirkularrean eta biodibertsitatean. Eusko Jaurlaritza soluzio berritzaileetan aurreratuta dagoen eskualde gisa gonbidatua izan da, ekintza klimatikorako eta ekonomia zirkularrerako puntako tresnak dituen eskualdea izanagatik, beste eskualde eta hiri batzuetarako inspirazio-iturri bihur daitekeelako.

Euskadi ENCORE sareko kide da duela bi hamarkada sortu zenetik, eta gaur egun Batzorde Betearazlean dago 2024 arte. Sare horren lanak EBko ingurumen-politikak eskualdean eraginkortasunez aplikatzeko lagungarria da.

Nazioarteko lantegi horren emaitzak ENCOREren bi urtez behingo hurrengo biltzarrean sartuko dira. Konferentzia hori 2023an egingo da Gelderdand-en, gaur egun sarearen lehendakaritza duen Herbehereetako probintzian.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute
2025eko azaroaren 5a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua
Euskadiko enpresek talentu gaztearekin sustatu ahal izango dute beren jasangarritasuna, Ihoberen Ekodiseinatuz programari esker
2025eko uztailaren 9a
  • Ekoberrikuntza
Ihobe eta Aclima lankidetzan arituko dira hondakinen kudeaketa hobetzeko, ingurumen-berrikuntza sustatzeko eta Euskadiko sektore ekoindustrialaren lehiakortasuna indartzeko
2025eko uztailaren 7a
  • Ekoberrikuntza
Azken zerga-erreformak % 35era igo du Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako ingurumen-inpaktu txikiena duten ekipoak erosteagatiko zerga-kenkaria