Skip to main content
2026ko ekainaren 2a
  • Ekodiseinua
  • Ekoberrikuntza

Ihobek ekoberrikuntzaren alde egiten du lehiakortasun-tresna gisa APDren Nazioarteko Berrikuntza Biltzarrean

Ihobek ekoberrikuntzaren alde egiten du lehiakortasun-tresna gisa APDren Nazioarteko Berrikuntza Biltzarrean
APDMahai-inguruan parte hartu dute Asier Albizuk, osasun-diagnostikoko sistemen garapenean diharduen Biolan enpresako CEOk; Alejandro Martínezek, Eroskiko Osasun eta Jasangarritasuneko zuzendariak eta Eroski Fundazioko zuzendari nagusiak; eta Yolanda Fernándezek, EDPko Ingurumen, Jasangarritasun, Berrikuntza eta Klima Aldaketako zuzendariak.

Ihobe sozietate publikoko zuzendariak azpimarratu duenez, “ekoberrikuntzak enpresa-aukerak sortzen dituzten eta ingurumenari mesede egiten dioten berrikuntza-mota guztiak –teknologikoak eta ez-teknologikoak– barnean hartzen ditu, haien inpaktua prebenituz edo murriztuz edo baliabideen erabilera optimizatuz. Hau da, garapen jasangarriaren helbururantz aurrerapauso handia eragiten duen edozein berrikuntza-mota”.

Alex Botok azpimarratu duenez, ekoberrikuntza, halaber, aukera bat da enpresentzat, kostuak murrizten laguntzen duelako, hazkunde-aukera berriak erakartzen dituelako eta enpresek beren bezeroen aurrean duten irudia sendotzen duelako.

Mahai-inguruan, besteak beste, Europako Batzordeak ezartzen dituen tresnak eta erregulazioak bultzatzeari buruz eztabaidatu da, enpresetan ekoberrikuntza bizkortzen laguntzen ari baitira.

Biltzarrari buruz


Barakaldoko BECen (Bilbao Exhibition Centre) egiten ari den Nazioarteko II. Berrikuntza Biltzarrak erakundeen berrikuntzaren 360º-ko ikuspegi bat eskaini nahi du, eta berrikuntzaren erronka eta horrek dakarren pentsamolde-aldaketa onartzeak dakarren efektua ezagutu nahi du.

Topaketan, EAEko eta Estatuko enpresa nagusietako hogeita hamar zuzendarik eta profesionalek baino gehiagok parte hartuko dute, berrikuntza-gaiekin zerikusia duten beren ikuspegia eta esperientzia ezagutzera emateko, eta hori erakundeetan nola bultza daitekeen gomendatuko dute.

APDren II. Nazioarteko Berrikuntza Biltzarrean (Berrikuntzarako bidean. Zeharkako berrikuntzaren inpaktua erakundeen kulturan”), besteak beste, lankidetza hauek egongo dira: Urrezko lankidetza: FI Group, Indeed eta Lantik; Zilarrezko lankidetza: Adecco, Aon, BBK Kuna, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, GMV, HP INTEL, HSI, Ihobe sozietate publikoa, KPMG, Microsoft, SPRI eta Vodafone; eta aretoko lankidetza: Asseco, CYC, Prodware, RED HAT INTEL eta UST.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute
2025eko azaroaren 5a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua
Euskadiko enpresek talentu gaztearekin sustatu ahal izango dute beren jasangarritasuna, Ihoberen Ekodiseinatuz programari esker
2025eko uztailaren 9a
  • Ekoberrikuntza
Ihobe eta Aclima lankidetzan arituko dira hondakinen kudeaketa hobetzeko, ingurumen-berrikuntza sustatzeko eta Euskadiko sektore ekoindustrialaren lehiakortasuna indartzeko
2025eko uztailaren 7a
  • Ekoberrikuntza
Azken zerga-erreformak % 35era igo du Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako ingurumen-inpaktu txikiena duten ekipoak erosteagatiko zerga-kenkaria