Skip to main content
2026ko abuztuaren 12a
  • Ingurumen-komunikazioa

Ihobek, ‘En verde-Berdean’ podcastaren bidez, ingurumen-komunikazioaren aldeko apustua egin du

Ihobek, ‘En verde-Berdean’ podcastaren bidez, ingurumen-komunikazioaren aldeko apustua egin du

Etapa berri honetan 2022ko Ingurumen Komunikazio Eskolan eta Basque Circular Summiten gertatuko denaren berri emango da

Begoña Beristain kazetariak aurkeztuta, ‘En verde-Berdean’ saioak 6 atal ditu (2021eko martxoan kaleratu zen). Elkarrizketetatik abiatuta, entzuleek zuzenean ezagut ditzakete ekonomia zirkularrarekin, hondakinen kudeaketarekin, biodibertsitatearekin, EAEko ingurumen-politikarekin eta ingurumen-komunikazioarekin lotutako proiektuak, besteak beste. Komunikazio korporatiboko proiektu honek bizi-eredu jasangarriagoak lortzeko lan egiten duten pertsonei eta erakundeei ahotsa ematea du helburu.

Lehen kapituluaren protagonista Gabi Martínez idazle eta naturalista izan zen; artearen eta literaturaren munduak egungo eredu sozioekonomikoa birpentsatzeko eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoa eta jasangarriagoa den baterantz igarotzeko eskaintzen dituen ekarpenei buruz hausnartu zuen.

Bigarren kapituluan, biodibertsitatea izan zuten hizpide. Lexeia Larrañaga zuzendariak eta Alex Gutiérrez Avis Produccioneseko ekoizleak beren Natura Bizia film dokumentalaren nondik norakoak kontatu zizkiguten. Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitatea balioesten duen ikus-entzunezko proiektu bat da, eta helburu du herritarrak beren ingurune naturalera hurbiltzea. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Ihobe Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren laguntza izan zuen.

Ekomodoren (osagarri jasangarriak diseinatzen eta merkaturatzen dituzte, ekodiseinua eta ekoizpen arduratsua aintzat hartuta) sormenezko zuzendari eta fundatzaileetako batek, Adriana Uribesalgok, podcastaren hirugarren kapituluan, Ekomodo aurkeztu zuen; hots, ekonomia zirkularrarekin konprometituta dagoen ekimen berritzaile bat.

Laugarren kapituluan, Mater museo ekoaktiboan murgildu ginen. Izaskun Suberbiola marinel eta proiektu honen zuzendariaren eskutik, Pasaian (Gipuzkoa) dagoen museo flotatzaile berezi hura ezagutu genuen. Kulturari eta itsas ingurunea kontserbatzeari lotutako jarduera ugari eskaintzen ditu.




Etapa berria


2022ko udazkenetik aurrera, ‘En verde-Berdean’ podcastak etapa berri bati ekingo dio: podcastaren narrazio-aukeretatik abiatuta, 2022ko Ingurumen Komunikaziorako Eskolan parte hartuko duten pertsonek krisi ekologikoaren eta osasun-krisiaren artean dagoen loturari buruz egingo dituzten hausnarketen berri emango da. Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Udako Ikastaroaren laugarren edizioa. Ihobek eta APIAk antolatuta, Donostiako Miramar Jauregian egingo da, hilaren 7an eta 8an.

Ekonomia zirkularra izango dute hizpide, halaber, ‘En verde-Berdean’ podcastaren programa berezi batean, Europa hegoaldeko ekonomia zirkularreko ekitaldi handiena den Basque Circular Summit 2022 egingo dela aitzakia hartuta. Azaroaren 23tik 25era bitartean, Irungo Ficoba erakustazokan kontinente osoko bostehun espezialista inguru bilduko dira, industriarako eredu ekonomiko zirkular baterako trantsizioak dituen ondorioak aztertzeko eta negozio-aukerei eta enpresen lehiakortasuna hobetzeari buruz eztabaidatzeko. Ihobeko podcastak ekonomia zirkularraren arloan izandako aurrerapen nagusien eta EAEko industria-sareko eragile ekonomikoen ikuspegiaren berri emango du.

‘En verde-Berdean’ podcastaren kapitulu guztiak Ivoox eta Spotify plataformetan entzun daitezke, eta, gainera, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren gainerako edukiekin batera erreferentziatuta daude 'Ihobe podcast’ kanalean.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak
2025eko urriaren 24a
  • Ingurumen-komunikazioa
“Natura bizia” dokumentalak ingurumen komunikazioaren saria jaso du 2025eko Euskal Kazetaritza Sarietan
2025eko irailaren 15a
  • Ingurumen-komunikazioa
Ingurumen-komunikazioaren VII. eskolan kazetaritzak kontsumo-ohiturak eraldatzeko duen eginkizuna aldarrikatu dute
2025eko irailaren 5a
  • Ingurumen-komunikazioa
Daniel Montalvo Ingurumenaren Europako Agentzia (IEA): “Datu solido eta ulergarriak behar dira eredu jasangarriagoak helburu dituen trantsizio sozioekonomikoa azkartzeko”