Skip to main content
2026ko urriaren 21a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun

Ihobek eta EEEk toki-administrazioei trantsizio energetiko eta klimatikoari aurre egiten laguntzeko zerbitzuak aurkeztu dituzte

Ihobek eta EEEk toki-administrazioei trantsizio energetiko eta klimatikoari aurre egiten laguntzeko zerbitzuak aurkeztu dituzte

Erreminta-Gidak, administrazioei laguntzeko zerbitzuen kartak, pertsonal teknikoa toki-administrazioetan sartzea aurreikusten du

Lehenengo topaketan, gainera, klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko prestakuntza-programa bat aurkeztuko da, bi helburu hauekin: gazteak gaitzea, eta euskal udalerriek trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea.

EEEko eta Ihobeko zuzendari nagusiak eta teknikariak bertan direla, online mintegiak toki-administrazioaren eskura jarri nahi ditu trantsizioaren eta klima-aldaketaren esparruan urrats berriak emateko dauden laguntza-euskarriak eta laguntzen programak. Horiek “Erreminta-Gida” proiektuan jasotzen dira. Toki-administrazioek, enpresekin, erakundeekin eta herritarrekin beraiekin batera, zeregin garrantzitsua dute berotegi-efektuko gasak murrizteko eta klima-aldaketara egokitzeko helburuetan aurrera egiteko, honako hauekin lotutako jarduketen bidez: mugikortasuna, ingurumenaren babesa, 0 kilometroko produktuen kontsumoa eta energia berriztagarria sortzea.

Tokiko gazte-enplegua klima-aldaketan eta energia-trantsizioan


Ekimenaren helburua da toki-administrazioei klima- eta energia-planak garatzen laguntzea, beren premia zehatzetara egokituta, beren jarduera-esparruetan ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko, gazte horien kontratazio finantzatuaren bidez. Bestalde, prestakuntza-programa horri esker, toki-administrazioan sartu berri diren talentu gazteek energia-trantsizioari eta klima-aldaketari buruzko prestakuntza jasoko dute. Lanbidek, Novia Salcedo Fundazioak, Ihobek eta EEEk kudeatzen dute programa, eta urriaren 30era arte dago zabalik informazioa eskatzeko epea.

Bestalde, EEEk eta Ihobek antolatuta eta Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sareari atxikitako erakundeen bitartez, zerbitzuen katalogoaren tokiko aurkezpen-erronda azaroaren 3an hasiko da, 9: 30ean, Zornotzako Zelaieta zentroan. Teknikariei eta hautetsiei zuzendutako hitzordu horren ondoren, Amurrion eta Eibarren, azaroaren 10ean eta 16an, hurrenez hurren, egingo diren eskualdeko topaketak etorriko dira. Izen-ematea, aldez aurretik eta nahitaez, Udalsarea 2030en web orriaren bidez egingo da.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 14a
  • Klima aldaketa
Eusko Jaurlaritzako KAIA mahaiak klima-aldaketarako egokitzapena erakusten duten proiektuen aurrerabideak aztertu ditu
2026ko urriaren 9a
  • Klima aldaketa
Ihobek klima-aldaketara egokitzeko proiektu zehatzak bultzatzen ditu Europan eta tokian
2026ko urriaren 5a
  • Klima aldaketa
Klima-aldaketara egokitzeko politiketan aurreratuta dauden Europako hamabi eskualde bilduko ditu Euskadik Irunen
2026ko urriaren 5a
  • Klima aldaketa
Uhinak kongresuak ezagutza zientifikoa erabaki bihurtzeko deia egin du, klima-aldaketara egokitzeko kostaldea