Skip to main content
2026ko martxoaren 28a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua
  • Ekoberrikuntza

Ihobek eta Tecnunek hitzarmena sinatu dute, euskal enpresetan ekonomia zirkularra bultzatzeko

Ihobek eta Tecnunek hitzarmena sinatu dute, euskal enpresetan ekonomia zirkularra bultzatzeko

Akordio honen bidez, Tecnun Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen sarean (Basque Circular Hub) sartu da. Sare horren helburua da, hain zuzen, ekonomia berdeko ekintzailetza ekimen berriei laguntza ematea eta arlo horretan espezializatu nahi duten irakasle, langile eta ikasleei prestakuntza aurreratua eskaintzea.

Halaber, Tecnunek doktorego ikasketak sustatuko ditu ekonomia zirkularraren printzipioei lotutako gaietan. Horrenbestez, datorren ikasturtean, Ihobek 20.000 eurorekin kofinantzatuko du “Kontsumitzailea ardatz duen Ekonomia Zirkularrerako trantsiziorako metodologia” izeneko doktore tesia. “Ihoberi hainbat lan ideia proposatu genizkion eta kontsumitzailearena oso garrantzitsua da; izan ere, Ekonomia Zirkularrean, zikloa arrakastaz ixteko, katebegiaren azken ahokadura hartu behar da kontuan, hots, kontsumitzailea, eta hori, oro har, modaren eta prezioaren arabera mugitzen da”, azaldu du Carmen Jaca Tecnuneko Hobekuntza Jasangarriko taldeko irakasle eta ikertzaileak.

Alex Boto Bastegieta Ihoberen zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, Tecnun Basque Circular Huben sartzeak “bultzada handia ekarriko dio Euskadiko ekonomia zirkularrari, estrategia irabazlea baita gure enpresentzat, lehengaiek ekoizpen kostuen %60 inguru eta kanpoarekiko mendekotasun handia dakartelako”. Horrekin lotuta, Botok gogorarazi du ekonomia zirkularra funtsezko tresna dela euskal industriaren deskarbonizaziorako, alegia, gehiago atzeratu ezin den prozesurako.



Basque Circular Hub erreferentea da Estatuan eta Europa hegoaldean

Basque Circular Hub erreferentea da Estatuan eta Europa hegoaldean, barne hartzen dituen zentroak aitzindariak direlako merkatu prospektibako zerbitzuen eskaintzan, prestakuntza aurreratuan, joeren azterketan eta ekonomia zirkularraren esparruan ezagutza aditua sortzen. Tecnun sartuta, Euskadin dauden 4 unibertsitateek hartuko dute parte Basque Circular Huben, lehendik ere Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak parte hartzen baitute.

Horrez gain, Jacak hitzarmen honek dakarren “aukera” nabarmendu nahi izan du, sinergiak batzea eta “eskarmentu handia duten” bi erakunderen ezagutza uztartzea ahalbidetzen duelako: “Ihobe erreferentzia da Euskal Herrian ingurumen kudeaketan, eta horrenbestez, Tecnunentzat aukera bikaina da, bai ikerketaren ikuspegitik, bai gure ikasleek jasoko duten prestakuntzaren eta irakasleekin lankidetzan aritzeko aukeren ikuspegitik”, aitortu du hitzarmena sinatu ondoren.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 15a
  • Ekonomia zirkularra
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 industriak ekonomia zirkularreko berrikuntza bultzatzen dute, 2026ko laguntzekin
2026ko urriaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek altzairuaren pasaporte digitalari lotutako informazio-, jasangarritasun- eta trazabilitate-betekizunak landuko ditu Ekostegun-Ekonomia Zirkularreko Ostegun batean
2026ko irailaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko Ostegunei ekingo die berriro, urte amaiera arteko programazio berriarekin
2026ko irailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin