Dokumentazioa
Ihobek aurreratu du Euskal Autonomia Erkidegoan jardunean dauden profesionalentzat ekonomia zirkularrari buruz antolatutako ikastaroen egutegia. Ikastaroak Euskadi ETE Zirkularra ekimenaren barruan garatzen dira, eta Basque Circular Hubek bultzatzen ditu, Gasteizko Udalarekin, Bilboko Udalarekin, CONFEBASKekin eta horren elkarte kide ADEGI, CEBEK eta SEArekin lankidetzan.
Ikastaroek tresna praktikoak eta funtsezko ezagutzak ematen dizkiete enpresa txiki eta ertainei, trantsizio ekologikoa enpresa ikuspegi batetik gidatzeko . Prestakuntza programa osatu bat da, euskal erakundeei araudi, ingurumen eta merkatuko erronka berriei aurre egiten laguntzeko eta ekoizpen eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko diseinatua.
2025eko erronkekin lerrokatutako prestakuntza
Prestakuntzaren eskaintza bost ardatz estrategikotan egituratzen da: deskarbonizazioa bizi zikloaren ikuspegitik, ESG ingurumen gardentasuna eta posizionamendua, finantza jasangarriak, bigarren mailako lehengaien eta hondakinen kudeaketa eta zirkulartasunera bideratutako ekodiseinua.
Bloke bakoitza enpresei Europako eskakizun berrietara egokitzen laguntzeko pentsatuta dago, horien artean karbono emisioak neurtu eta murriztea edo CSRD Zuzentaraua edo Ekodiseinu Erregelamendu berria bezalako araudiak betetzeko prestatzea. Gainera, hainbat alderdi jorratzen dira, hala nola konpontzeko eskubidea, greenwashingaren aurkako borroka, finantza jasangarrien taxonomia edo produktuaren pasaporte digitala.
Ikastaro praktikoak eta tresna digitalak
Ikastaroak enpresa txiki eta ertainetarako diseinatuta daude, oso ikuspegi praktikoarekin, eta teoria aplikatua, ariketa errealak eta zenbait tresna uztartzen ditu, horien artean Climate & Circularity Calculator (3C). Tresna horrek aukera ematen du karbono aztarna eta ingurumen aztarna kalkulatzeko eta zirkulartasun adierazleak neurtzeko, bai erakundearen mailan, bai produktuaren mailan.
Prestakuntza moduluak independenteak eta moldagarriak dira, eta, ondorioz, enpresa bakoitzak bere ibilbide propioa bere beharretara egokituta eraikitzea ahalbidetzen du.
Izen ematea zabalik
Irailetik aurrera berriro abiatuko diren ikastaro presentzialak sektore guztietako euskal enpresentzat irekita daude. Lekuak mugatuak dira (gehienez 25 lagun talde bakoitzeko, saio gehienetan), eta, beraz, izen ematea lehenbailehen formalizatzea gomendatzen da.
Prestakuntzak CEBEK, ADEGI eta SEA enpresa erakundeekin eta Bilboko eta Gasteizko Basque Circular Hubekin lankidetzan egingo dira.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, bisitatu:
Iturria:Ihobe