- Ekodiseinua
Ihobek inpaktua neurtzeko Ekoetxea Sarearen eredua aurkeztu du Ingurumen Hezkuntzaren Kalitateari buruzko III. Mintegian
Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako jardueren inpaktuaren ebaluazioa, EKOETXEA sarearen esperientzia" izenburuarekin, Ihobe sozietate publikoak Ingurumen Hezkuntzako Zentro Nazionalak (CENEAM) antolatuta Sagunton egin den Valentziako Erkidegoko Ingurumen Hezkuntzako Zentroaren (CEACV) jardunaldietan hartu du parte.
Ihobek eta Ekoetxea Sareak foro horretan hizlari gisa parte hartu izanak aukera eman du sarearen arrakasta-eredua ezagutarazteko eta kopiatzeko, eta, horrela, balioa ematen dio bere ekintzek pertsonengan eta komunitateengan duten eragina neurtzeko egindako lanari.
Ekoetxea Sareak bere metodologia garatu du "Impact Europe"ren inpaktua kudeatzeko, kontrolatzeko eta neurtzeko gida eta aldaketa-teoria bezalako erreferentzietatik abiatuta
Ekoetxea Sareak bere metodologia garatu du "Impact Europe"ren inpaktua kudeatzeko, kontrolatzeko eta neurtzeko gida eta aldaketa-teoria bezalako erreferentzietatik abiatuta. Metodo hori problema, interes-taldeak eta adierazleak ezin hobeto ulertzean oinarritzen da, Ekoetxea sarearen helburua erreferentziatzat hartuta, hau da: Pertsonengan modu jasangarrian pentsatzeko eta jarduteko era aldatzea.
Mintegi honek funtzio bikoitza du. Alde batetik, CENEAM osatzen duten ingurumen-hezkuntzako adituen artean esperientziak, iritziak eta hausnarketak trukatzea sustatu nahi du. Eta, bestetik, Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako Ekintza Planaren (PAEAS) hiru gobernantza-taldeetako bat da, eta plan hori martxan jartzeko eta ebaluatzeko aholkularitzan oinarritzen da
Iturria:Ihobe