2026ko otsailaren 3a
- Ekodiseinua
- Ekonomia zirkularra
- Korporatibo
Ihobek parte hartu du CEOEk europar taxonomiaren inplikazioei buruz egindako mahai-inguru batean
Formatu hibridoan egindako jardunaldi honetan presentziala CEOEren Madrilgo egoitzan-, goi mailako hainbat hizlarik taxonomiaren etorkizuneko inplikazioak eztabaidatu dituzte, bankuen, industriaren, ingurumenaren eta erregulazioaren ikuspuntutik.
Europar taxonomia klima-aldaketa arintzera eta berari egokitzera zuzenduta dago, baita horien etorkizuneko arau-garapenera ere. Taxonomia hau Europar Kontseiluak onartu zuen, 2020ko ekainean, karbono-neutraltasunera zuzendutako trantsizioa bultzatzeko xedez, zeren esparru bateratu eta bakar bat ezarri baitzuen ingurumen-jasangarritasuna zer den definitzeko, inbertsio berdeak sustatzeko xedez.
Europar erregelamendu honek sailkapen berri bat proposatzen du Europar Batasunaren ingurumen-helburuak lortzen laguntzen duten jarduera ekonomikoetarako, eta horrek ahalbidetuko die inbertitzaileei jakitea ea jarduera jakin batek ingurumen-irizpideak betetzen ote dituen, Europako Itun Berdearekin eta Parisko Akordioaren eta NBEren Garapen Jasangarriaren Helburuen babespean hartutako konpromisoekin bat etorriz.
Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak aurkeztu ditu, bere Ekonomia Zirkularraren arloko zuzendari José María Fernández Alcaláren bitartez, europar taxonomiaren printzipioak euskal enpresetan modu egokian aplikatzeko garatzen ari diren lan-ildoak, bai enpresa handietan eta bai horien hornidura-katea osatzen duten ETEetan. Lan hori Basque Ecodesign Centerren bidez abiatu da, hots, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko enpresa nagusietako 14ren arteko lankidetzarako ekimen publiko-pribatuaren bidez.
Ihobez gain, mahai-inguruan honako hauek ere aritu dira: Cristina Rivero, CEOEko Industria, Energia, Ingurumen eta Klima arloaren zuzendaria; Gregorio Gonzalo, NWorldeko bazkidea; Ricardo Laiseca, BBVAko gerentzia-zuzendaria; Roberto Fernández, Iberdrolako EGE eta Ospe saileko zuzendaria; Susana Molinuevo, CIE Automotiveko Betetze eta ASGaren arloko zuzendaria; Luis López-Cózar, Azentúako gerentzia-zuzendaria; eta, jardunaldiaren moderatzaile gisa, Tomás Conde, NWorldeko ESG & Sustainable Finance arlokoa.

Iturria:Ihobe