Skip to main content
2026ko maiatzaren 17a
  • Korporatibo

Ihobek parte hartu du zientzia eta teknologiaren bokazioak Bilboko gazteen artean sustatzeko topaketa batean

Ihobek parte hartu du zientzia eta teknologiaren bokazioak Bilboko gazteen artean sustatzeko topaketa batean

Bilboko Udalak eta Elhuyarrek iragan maiatzaren 17an –astelehena- aurkeztutako STEAM azterlan berriak islatzen duenez, STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) jardueraren inguruko ezagutzak apala izaten jarraitzen du Bilbon, eta neskek mutilek baino bokazio zientifiko-teknologiko txikiagoa dute. Talentua bokazio horietara erakartzeko xedez –batez ere emakumeen aldetik, azterlanean islatutako uzkurtasuna ikusita-, aurkezpen-ekitaldiaren ostean “Pareen arteko Topaketa" izeneko ekimena gauzatu zen. Bertan, Bizilabe Bilbao zentroan parte hartzen duten gazteek, euren proiektuak azaltzeaz gain, aukera izan zuten Bilboko erakundeetako profesionalen hitzak entzuteko; horien artean Jaione Lanborena egon zen, hots, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ihobe sozietate publikoko zuzendari korporatiboa.

Gai honekin lotutako beste azterlan batzuek erakusten dutenez, gazteek zientzia eta teknologiaren mundura hurbildu eta gidatzen dituzten erreferente hurbilak izan behar dituzte, batez ere emakumeek: STEAM azterlanaren arabera, neskak uzkurrago agertzen dira euren ikasketak eta bizitza profesionala diziplina horien barnean garatzearen aurrean, neurri batean estereotipoen eraginez, eta horrek eragozten die euren burua lanbide zientifiko-teknologiko batean ikustea.

“Pareen arteko Topaketa” honen moduko ekimenek zientzia eta teknologiaren aldeko interesa eta motibazioa sustatzen dituzte gazteen artean. Kasu honetan, Bizilabe Bilbaoko gazteek ikasturtean garatu dituzten proiektu zientifiko eta teknologikoak konpartitu zituzten enpresetako profesionalekin, eta profesionalek, berriz, euren lanean garatzen ari diren proiektuak erakutsi zizkieten. Ezagutza-truke aberasgarri bat, bilbotar gazteak inspiratzeaz gain baliagarria izan zena profesionalek hobekuntza-arloak detektatu zitzaten haien proiektuetan.


Bizilabe Bilbao

Euskadiko gazteentzako STEAM arloetako lehenengo ikerketa- eta aisialdi-zentroa, Bizilabe Bilbao, 2017an abiatu zen, helburu hauekin: zientzia eta teknologiaren aldeko interesa Bilboko gazteen arten sustatzea eta lan-eremu horietako jarduera erakustea. Bidarte eraikinean kokatuta, tailerrak, proiektuak, enpresetarako bisitak eta eskolaz kanpoko esperientziak eskaintzen ditu 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. “Pareen arteko Topaketan”, zentroko parte-hartzaileek mikrobiologia, energia eta mikroplastikoekin lotutako proiektuak aurkeztu zituzten, beste tematika batzuetako proiektuen artean.

Bizilabe Bilbao 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea iragan maiatzaren 17an hasi zen –sarearen webgunean xehetasun guztiak ematen dira-, eta eskura dauden plazak ekainaren 10ean banatuko dira.



Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak
2026ko martxoaren 27a
  • Korporatibo
Ihobek 639 ekintza egin zituen udalerrietan, eta 2.200 enpresa baino gehiago mobilizatu zituen 2025ean, Euskadiko energia eta klima trantsizioan aurrera egiteko
2025eko abenduaren 9a
  • Korporatibo
Ihoberen 2026ko egutegia eskatu
2025eko urtarrilaren 10a
  • Korporatibo
  • Ingurumen-komunikazioa
José Antonio Armolea: "Administrazioarekin hitz egiteak gauzak errazten dizkie enpresei, ingurumen-arloko araudia betetzeko orduan"