Skip to main content
2026ko abenduaren 20a
  • Ingurumen-plangintza
  • Korporatibo

Ihobek prozesu bat ireki du bere plantillan ingurumen-plangintzako profil tekniko bat txertatzeko

Ihobek prozesu bat ireki du bere plantillan ingurumen-plangintzako profil tekniko bat txertatzeko
Haren zeregina izango da ingurumen-politika publikoak eta politika horietan parte hartzeko eta komunikatzeko prozesuak prestatzen, ebaluatzen eta jarraitzen laguntzea. Halaber, ingurumen-azterketak egiteko eta adierazleak kalkulatzeko lan teknikoetan lagunduko du, bai eta aurrerapenen eta emaitzen jarraipenean eta txostengintzan ere.

Lanpostu hori unibertsitate-titulua duen pertsona batentzat sortua da, gutxienez hiru urteko esperientzia duena lotutako esparruetan, eta B2 mailako euskara-maila egiaztatua duena.

Iraupen mugatuko kontratu bat duen lanpostu bat da, berehala bete beharrekoa. Eskaerak jasotzeko epea 2022ko urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik.

Informazioa, eskakizunak eta prozesuan izena ematea: https://www.campo-ochandiano.com/#/ofertas/detail/133873

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 22a
  • Korporatibo
Ihobe BAICen sartuko da, datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako ingurumen-berrikuntza bultzatzeko
2026ko uztailaren 16a
  • Korporatibo
Ihobek bere Kontratazio Plana eguneratu du eta gardentasunarekin duen konpromisoa indartu du
2026ko uztailaren 13a
  • Ingurumen-plangintza
Ihobek hasiera eman die ingurumen-ebaluazioari aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerrerako inskripzioei
2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak