Dokumentazioa
Ihobe sozietate publikoak “Urklima: klima aldaketak Oka ibaiaren arroko baliabide hidrikoetan duen inpaktua” izeneko txostena argitaratu du. Azterketa aitzindaria da, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban beroketa globala uraren erabilgarritasunean eta kalitatean nola eragiten ari den aztertzen du. Lan hau Klimatek ekimenaren barruan kokatzen da, hau da, klima aldaketara egokitzeko politiketan berrikuntza sustatzeko Eusko Jaurlaritza 2016tik bultzatzen ari den ekimenaren barruan.
Txostenak lehen aldiz aztertu du klima aldaketak gune horretako ur baliabideetan duen inpaktua modu integratuan
UPV/EHU, AZTI, NEIKER eta BC3ren arteko lankidetzaren emaitza da txostena, eta helburu nagusia da arro hidrografikoen kudeaketaren ikuspegi integratua eskaintzea, egokitzapen klimatikoaren ikuspegitik. Horretarako, Oka ibaiaren arroan proiektu pilotu erakusle bat garatu da, zati kontinentala eta estuarioa barne hartuta, lurraldearen egokitzapen hidrologikorako jarraibide zehatzak proposatuz.
Azterketaren aurkikuntza nagusien artean hauek nabarmentzen dira:
Azterketak Okako estuarioaren dinamika ere aztertzen du, eta ateratzen duen ondorioa da klima aldaketak estuarioaren morfologian oraingoz inpaktu txikia duen arren gizakien jarduketek, hala nola dragatze lanek edo hondartza birsortzeko lanek, eragin garrantzitsuak izan dituztela.
Ikerketaren ondorio nagusien arabera, mende honetan batez besteko emaria jaitsi da, lurzorua galdu da eta sedimentuak handitu dira, eta ur bilketarako babes neurriak proposatu dira, bai eta zerbitzu hidrologikoengatik ordaintzeko aukera ere
“Urklima”k klima aldaketarako egokitzapena lurralde eta hidrologiaren plangintzan integratzeko premia azpimarratzen du, eta Euskadin uraren kudeaketa erresilienteago baterantz aurrera egiteko tresna zehatzak eskaintzen ditu. 2026rako aurreikusita zegoen Urdaibaiko Erabilera eta Gestioko Plan Gidariaren berrikuspena proposamen horiek txertatzeko funtsezko aukera gisa aurkeztu da.
Txosten honekin, Ihobek ingurumena babesteko eta klima aldaketara egokitzeko hartuta duen konpromisoa indartzen du, gobernantza berritzaile eta ezagutza zientifikoan oinarritutakoaren aldeko apustua eginez.
Iturria:Ihobe