Dokumentazioa
Elkarrizketa IHOBErekin (ikasi gabe) · Lege-oharra
Ihobek bere datu pertsonalak tratatzen ditu alderdien arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datu pertsonalen tratamenduari eta pribatutasun-eskubideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu pribatutasun-politika..
Aurten ere, Ihobe sozietate publikoak egutegi korporatiboa editatu du. 2026ko almanakak “Etorkizuna daukan planetarentzako hamabi bineta” leloa hartuko du eta umorez blai egongo dira orrialdeak.
Besteak beste, bero-boladak, klima-gertaera kaltegarriak, inguruaren babesa, ingurumen-hezkuntza, hondakinen birziklapena eta energia-kontsumoa jorratu dira hilero irudi batean; hala, umore-kutsuarekin, gizadiak gainditu behar dituen ingurumen-erronka nagusiak aurkeztuko dizkigu. Horrez gain, ingurumenari lotuta dauden nazioarteko mundu-egunak nabarmendu dira hilero.
Nola eskatu dezaket bat?
Ihoberen egutegi korporatiboa mahai- eta horma-formatuetan dago eskuragarri, eta doan eskatu daiteke; horretarako, formulario hau bete
Iturria:Ihobe