2026ko otsailaren 26a
- Korporatibo
Ihoberen enpresa hornitzaileek teknologia berriei, klima-aldaketarako egokitzapenari eta erosketa berdeari buruzko ezagutza gehiago eskatzen dute
Hau da Ihobek bere ingurumen-aholkularitzako enpresa hornitzaileei egin zien inkestatik ateratzen diren konklusioetako bat; inkesta iragan otsailaren 19an egin zitzaien, modu birtualean egindako Ihoberen 2021eko erakunde hornitzaileen Foroaren baitan.
Topaketa Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Botoren eskutik hasi zen, 2024rako Plan Estrategikoan eta 2021eko Kudeaketa Planean definitutako lehentasunezko lan-ildoak aurkeztuz; izan ere, plan horien bidez Ihobe sozietate publikoak bere interes-taldeak trakzionatuko ditu zenbait eremutan, hala nola klima-ekintzan, ekonomia zirkularrean edo ingurumen-jasangarritasunean.
Botok xehetasunez azaldu zituen Ihoberen 2021eko jardunaren xede izango diren proiektu nagusiak, eta aipatu zuen erakunde hornitzaileek duten balio estrategikoa, proiektu horietatik eratortzen diren ingurumen-helburuak lortzeko. Funtsezko elementu bat zarete gure arrakastarako, azpimarratu zuen Ihobeko zuzendariak..png)
Bere enpresa hornitzaileen gogobetetasun maila eta ingurumen-aholkularitzaren sektoreak ezagutza aldetik dituen behar estrategikoak ezagutzeko xedez, bertaratutako erakundeek inkesta elektroniko bat bete zuten, eta horrek emaitza interesgarriak eman zituen. Beste ezagutza-eremu batzuen artean, enpresek adierazi zuten ezagutza sakonagoa eta hobea behar dutela teknologia garbiei eta eskura dauden teknika onenei, erosketa berdeari eta klima-aldaketarako egokitzapenari buruz.
Halaber, aholkularitza estrategikoaren eremuei dagokienez, inkestatutako enpresek adierazi zuten gehien sakondu behar direnak honako hauek direla: tresnen kostu-onura azterketa; modelizazioa eta legediaren garapena.
Sozietate publiko honek gauzatutako kontratazio-prozesuarekin duten gogobetetasun mailari dagokionez, enpresek nota altuarekin (8 puntu, 10 puntutatik) kalifikatu zuten haien gardentasuna eta inpartzialtasuna, eta baita haien azkartasun eta eraginkortasuna ere.
Azkenik, foroan parte hartu zuten enpresek aukera izan zuten Ihoberei euren eskariak aurkezteko. Zehazki, Ihoberi eta beraren lan-ildoei buruzko informazio orokor gehiago eskatzen dute; proiektuen aurreikuspenari buruzko xehetasun gehiago; enpresa hornitzaileak hobeto bistaratzea; eta ingurumen-aholkularitza eta -ingeniaritzaren euskal sektorearen hedapen geografikorako laguntza.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaren Ihobe sozietate publikoaren jardunaren ardatza izango da 15 proiektu estrategiko gauzatzea.
Proiektuak honako hauek dira:
Topaketa Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Botoren eskutik hasi zen, 2024rako Plan Estrategikoan eta 2021eko Kudeaketa Planean definitutako lehentasunezko lan-ildoak aurkeztuz; izan ere, plan horien bidez Ihobe sozietate publikoak bere interes-taldeak trakzionatuko ditu zenbait eremutan, hala nola klima-ekintzan, ekonomia zirkularrean edo ingurumen-jasangarritasunean.
Botok xehetasunez azaldu zituen Ihoberen 2021eko jardunaren xede izango diren proiektu nagusiak, eta aipatu zuen erakunde hornitzaileek duten balio estrategikoa, proiektu horietatik eratortzen diren ingurumen-helburuak lortzeko. Funtsezko elementu bat zarete gure arrakastarako, azpimarratu zuen Ihobeko zuzendariak.
.png)
Bere enpresa hornitzaileen gogobetetasun maila eta ingurumen-aholkularitzaren sektoreak ezagutza aldetik dituen behar estrategikoak ezagutzeko xedez, bertaratutako erakundeek inkesta elektroniko bat bete zuten, eta horrek emaitza interesgarriak eman zituen. Beste ezagutza-eremu batzuen artean, enpresek adierazi zuten ezagutza sakonagoa eta hobea behar dutela teknologia garbiei eta eskura dauden teknika onenei, erosketa berdeari eta klima-aldaketarako egokitzapenari buruz.
Halaber, aholkularitza estrategikoaren eremuei dagokienez, inkestatutako enpresek adierazi zuten gehien sakondu behar direnak honako hauek direla: tresnen kostu-onura azterketa; modelizazioa eta legediaren garapena.
Sozietate publiko honek gauzatutako kontratazio-prozesuarekin duten gogobetetasun mailari dagokionez, enpresek nota altuarekin (8 puntu, 10 puntutatik) kalifikatu zuten haien gardentasuna eta inpartzialtasuna, eta baita haien azkartasun eta eraginkortasuna ere.
Azkenik, foroan parte hartu zuten enpresek aukera izan zuten Ihoberei euren eskariak aurkezteko. Zehazki, Ihoberi eta beraren lan-ildoei buruzko informazio orokor gehiago eskatzen dute; proiektuen aurreikuspenari buruzko xehetasun gehiago; enpresa hornitzaileak hobeto bistaratzea; eta ingurumen-aholkularitza eta -ingeniaritzaren euskal sektorearen hedapen geografikorako laguntza.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaren Ihobe sozietate publikoaren jardunaren ardatza izango da 15 proiektu estrategiko gauzatzea.
Proiektuak honako hauek dira:
- Ingurumen-legedi berria
- Jasangarritasunerako plangintza 2030
- Ekoberrikuntza
- Enplegu eta ekintzailetza berdea
- Klima-ekintza
- Ekonomia zirkularra eta hazkunde jasangarria
- Zero Pollution
- Biodibertsitatea eta natura-ondarea
- Lurzoru kutsatuen berreskurapena
- Euskal udalerri jasangarriak - Udalsarea 2030
- Jasangarritasunerako hezkuntza Ekoetxea Sarea
- Basque Green Deal
- Aliantzak eta sareak
- Erakunde laguntzailea izatea diru-laguntzetan, tramitazioetan eta azpiegituren ingurumen-kontrolean
- Ihoberen kudeaketa korporatibo aurreratua
Iturria:Ihobe