Skip to main content
2026ko maiatzaren 30a
  • Tokiko jasangarritasun

Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskolaren bigarren edizioan izena emateko epea ireki da

Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskolaren bigarren edizioan izena emateko epea ireki da

Ikastaroa 2023ko uztailaren 6an eta 7an izango da, Donostiako Miramar Jauregian, udako ikastaroen (UIK) esparruan

Ihobek antolatuta eta hezkuntza-komunitateari eta, oro har, jendeari zuzenduta, prestakuntza-jarduera honen helburua da ingurumen-hezkuntzan diharduten irakasleen eta beste erakunde laguntzaile batzuen arteko topaketa eta hausnarketa ahalbidetzea. Aurtengo edizioan izena emateko epea zabalik dago UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa - UIK webgunean.

Parte-hartzaileek gogoeta egingo dute iraunkortasunerako ezinbestekoak diren ikaskuntza-balio eta -esperientzia berriei buruz eta larrialdi klimatikoaren ondoriozko erronkei buruz. Gainera, edizio honetan, herritarrei eragiten dieten erronka energetikoak eta klimatikoak nola aurkeztu aztertuko da, eta Iraunkortasunerako Hezkuntzaren esperientziei buruz eztabaidatuko da ikuspegi eraldatzailearekin.

Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskola 2030 Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko Ingurumen Jasangarritasunaren arloak koordinatzen du, UPV/EHUko udako ikastaroen (UIK) eta Donostia Sustainability Forum-en (DSF) esparruan. Bi erakundeek hartzen dute parte. UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak sortutako ekimena da DSF, jasangarritasunaren diziplinarteko tratamendurako, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik.

Programa


Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Iraunkortasuneko sailburuordeak eta Itziar Alkorta Idiakez UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioko (UIK) zuzendariak arduratuko dira Eskolaren irekiera instituzionalaz.

Uztailaren 6an (osteguna) eta 7 goizean (ostirala), goi-mailako txostenak, mahai-inguruak eta Ingurugelak dinamizatutako tailer bat izango dira programan, eta 2030erako Agenda eta 17+1 helburuak sakon landuko dituzte.


Lan horren bidez, Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak aurrera egin nahi du 2030erako Agendako eta Basque Green Deal-eko helburuak lortzeko bidean, eta, hala, garapen-eredu bidezkoa eta iraunkorra lortu nahi du.

Urte-bukaera arte


Eskola indartu egin da 4 mintegirekin; haien bidez, urte-bukaera arte luzatuko dira edizio honetako jarduerak

Bai Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskolak, bai Donostia Sustainability Forum-ak hainbat ekimen garatuko dituzte, eta urte-bukaera arte luzatuko dituzte beren zabalkunde- eta partaidetza-jarduerak. Berrikuntza gisa, Ihobek, UIKekin batera, lau mintegi egingo ditu Miramar Jauregian, eta online plataformaren (DSF) barruan egingo dira:
  • Erronka ekosozialak, ingurumen-helburuak lortzeko ikuspegi berria.
  • Geure burua ezagutzea, aldaketarako aktibazioaren bila (Ingurumen Psikologia).
  • Iraunkortasunerako hezkuntza mundu hibrido batean, aukera berriak.
  • Iraunkortasunerako hezkuntzaren eragina neurtzea, erronka baterako pistak.


Ingurumen-hezkuntza


Pertsonak funtsezkoak dira iraunkortasunerako bidean, eta haien jarrera funtsezkoa da datozen urteetan Euskadi ekosozialki eraldatzeko. Alde horretatik, ingurumen-hezkuntza Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-politikaren palanka bat da, herritarren ingurumen-hezkuntza, -prestakuntza eta -sentsibilizazioa areagotzeko.

Ingurumen-hezkuntzak, Garapen Iraunkortasunerako Hezkuntza gisa ulertuta, pertsonak ahalduntzen ditu beren pentsaera alda dezaten eta etorkizun iraunkorraren alde lan egin dezaten. Ildo horretatik, beharrezkoa da gero eta pertsona gehiagok ahalmenak, jarrerak, trebetasunak, gaitasunak, ezagutzak eta balioak garatzea, erabakiak hartzeko eta ingurumena hobetzeko eta garapen jasangarria lortzeko ekintzarako gai izan daitezen.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du