Skip to main content
2026ko ekainaren 11
  • Klima aldaketa
  • Ingurumen-plangintza

Irekita dago Euskadiko Energia Trantsizioko eta Klima Aldaketako Legea sortzeko kontraste prozesua

Irekita dago Euskadiko Energia Trantsizioko eta Klima Aldaketako Legea sortzeko kontraste prozesua
Oinarrizko agiriak legearen beharren eta aukeren eta bere xede nagusien esparrua ezarriko du. Hasi berria den prozesu parte-hartzailean, dokumentuak lehenengo kontsulta publikoa izango du legean jaso beharreko edukietan sakontzeko. Eragileek dokumentua sortzeko eta onesteko askotariko faseetan parte hartuko dute.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak kontsulta publikoa egingo du legeak jaso beharreko edukietan sakontzeko

Ekainaren 1etik aurrera herritarrek parte hartu ahal kanala irekita dago Irekia (www.irekia.eus) plataforman; horren bitartez, ekarpenak bildu nahi dira. Gainera, ekainaren 14tik 18ra hainbat tailer egingo dira erakunde, ekonomia eta gizarte eragileekin (besteak beste tokiko erakundeak, foru aldundiak, Eusko Jaurlaritzako sailak, gazteen erakunde ordezkariak, enpresa elkarteak, klusterrak, zentro teknologikoak, elkargo profesionalak, gizarte erakundeak eta euskal sektore energetikoko enpresak).

Tailerretan legearen bitartez arautu beharreko oinarrizko erronkak, eragileen ekarpenak, klima neutraltasuna sustatu behar duten sektoreak, lurraldearen erresilientzia eta helburuak lortzeko tresnak landuko dira.

Klima aldaketa arintzea eta aldaketara egokitzea

Energia Trantsizioko eta Klima Aldaketako Legea ezinbestekoa izango da Euskadik giza garapen jasangarriarekiko duen konpromisoa betetzen jarraitzeko. Klima aldaketaren erronka globalaren aurrean, eskualdeak ezinbestekoak dira arintze eta egokitzapen neurrietarako, eta neurri horiek, era berean, beharrezkoak dira 2050erako lurraldearen neutraltasun klimatikoa eta erresilientzia lortzeko. Horri dagokionez, etorkizuneko legeari esker, modu eraginkorrean Euskadiko errealitatera egokituko dira nazioarteko eta estatu mailako araudi eta lege esparrua eta lurralde erresilientea eta emisiorik gabekoa bihurtzeko trantsizioa modu egoki eta bidezkoan egiteko estrategiak eta tresnak.

Etorkizuneko legeak bi alderdi hauek bilduko ditu: klima aldaketa jorratzea eta eredu energetiko berrirako trantsizioa gauzatzea

Gaur egun, energia kontsumoak sortzen ditu berokuntza globalaren oinarrizko kausa diren berotegi efektuko gasen emisio gehienak. Horregatik, energiaren alorreko jarduketek zeregin garrantzitsua dute ekonomiaren deskarbonizazio progresiboa sustatzeko estrategian.

Klimaren efektuekiko prestatuagoa dagoen lurraldea bihurtzeko lan egitea etorkizuneko Euskadiko Energia Trantsizioko eta Klima Aldaketako Legearen beste helburu handietako bat da. Nazio Batuen Adituen Gobernuarteko Batzordeak (IPCC) azken txostenean jakinarazi zuen 2ºC baino gehiago tenperatura gehitzeak mundu-mailan ondorio negatiboak sortuko dituela; lehorteak, aire kutsadura, elikagai eta ur falta, biodibertsitatearen galera, ekonomia gelditzea eta lekualdatutako pertsonak eta gatazka larriak gehitzea, besteak beste.

Euskadin aurreikusten diren aldaketa nagusiak tenperaturak orokorrean gehitzea -nagusiki barnealdean-, prezipitazioak gutxitzea -era berean, gogorragoak izango dira eta horien ondoren lehorte luzeak gertatuko dira-, ura berotzea eta itsas maila igotzea dira.

Lege hau ezinbestekoa denez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak herritarrek parte hartuko duten prozesu handizale batetik sortutako edukia lortu nahi du; bertan, gizarte eragileak giltzarriak izango dira lortu beharreko helburuak batera sortzeko eta adosteko. Horretarako, prozesu bat martxan jarriko da, hala euskal gizartearen adimen kolektiboa aprobetxatzeko eta ahalik eta adostasun gehien lortzeko.




Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Klima aldaketa
Hasi dira LIFE IP ip urban klima 2050 eskuhartzearen obrak Zarauzko malekoian
2026ko ekainaren 5a
  • Klima aldaketa
  • Ingurumen-hezkuntza
Ekoetxea Urdaibaik klima-aldaketak lurraldean dituen kausak eta ondorioak ulertzeko erakusketa iraunkor berria inauguratzen du
2026ko apirilaren 21a
  • Klima aldaketa
Euskadik ekintza klimatikoari buruzko LIFE proiektuen Europako topaketa hartzen du
2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa