2026ko urriaren 26a
Klima-aldaketak Oka estuarioan duen eragina analizatu du azterketa batek
KLIMATEK klima-aldaketari egokitzera zuzendutako I+Gko, berrikuntzako eta frogaketako proiektuak egiteko 2020-2021 deialdiaren esparruan egin da azterketa
Txostena Ihoberen web orrian dago eskuragarri "Klima-aldaketak Okaren estuarioan (Bizkaia) dituen efektuekin eredu bat sortzeko, Euskadiko bestelako estuarioetan hartu beharreko egokitzapen-neurriak zehazte aldera OKAKLIMA" izenburupean Urdaibaiko itsasadarraren estuarioan zentratu da, honi buruzko informazio tekniko ugari dagoelako eta naturagune horrek duen balio izugarriagatik, bertan aurkitzen ditugun baliabideen aniztasuna eta originaltasuna direla eta. Egindako azterketa beste estuario batzuetan eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegokoetan klima egokitzeko hartu behar diren neurrien erreferentzia gisa erabili ahal izango da.Argitaratutako txostenaren arabera, estuarioaren sedimentazio-erritmoa ez da nahikoa izango itsas mailaren igoera konpentsatzeko
Azterketak erakutsitako emaitzen artean, estuarioko elementu guztien hazkundea aipatzen da, baita euren kota itsas mailaren igoerara egokitzen duten padura naturalena ere. Gainera, IPCCren azken klima-proiekzioen arabera, sedimentazio-erritmoa ez da nahikoa izango itsas mailaren igoera konpentsatzeko; horrek estuarioaren babes naturala murriztuko du kostaldeko higaduraren eta uholdeen aurrean, eta padurak denbora gehiagoz egongo dira urpean, eta horrek eragina izango du gaur egun dauden espezieen bilakaeran eta hedaduran.Bestalde, iraganean okupatuak edo itxiak izan diren padurak berriz irekitzeak eta lehengoratzeak estuarioan sedimentazio handiagoa izatea ahalbidetzen dutela nabarmendu du, klima-aldaketaren erresilientzia areagotuz.
Ikerketan erabilitako metodologia Euskal Autonomia Erkidegoko beste estuario batzuetan ere aplikatu ahal izango da
Emaitza horiek itsasertzeko eta mareen garraioa Okako estuarioan parametrizatzea lortu duen analisi-metodologia metodo numerikoen erabileran oinarritutakoa berritzaile baten bidez lortu dira, hainbat klima-egoeratan estuarioaren uholdea aztertzea lortu da, eta estuarioko elementu morfologikoen (deltak, hondartzak, ubideak, marearteko lautadak eta padurak) bolumenaren epe luzeko bilakaera zehaztea lortu da.Metodologia definitzerakoan, kontuan hartu dira olatuen, mareen eta emarien serie historikoak, eta berreraikuntza geologiko eta historikoetan oinarritutako itsas mailaren igoera-tasen serieak; horietaz gain, kontuan hartu dira ere Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldearen (IPCC) proiekzio klimatikoak.
Iturria:Ihobe