Skip to main content
2026ko abenduaren 28a
  • Ingurumen-komunikazioa

‘KLIMAMETRAJE’ ekitaldiak, klima-aldaketari buruzko gazteen film laburren lehiaketaren lehen edizioak, bere sariak banatuko ditu

‘KLIMAMETRAJE’ ekitaldiak, klima-aldaketari buruzko gazteen film laburren lehiaketaren lehen edizioak, bere sariak banatuko ditu

Ihobe sozietate publikoak antolatutako lehiaketak euskal gazteak mobilizatu ditu klima-erronkei aurre egiteko eta klima-aldaketaren ondorioei erantzuteko duten ekintza-gaitasuna balioesteko

Juliana Ribeirok, Brasilgo jatorria duen 28 urteko arkitektoa eta diseinatzaile grafikoak, irabazi du ‘Klima-aldaketak Euskadin duen eragina’ kategoriako saria, ‘Ametsa’ bideoagatik, klima-aldaketaren ondorioei buruzko hausnarketa egiten duena. Era berean, José Carlos Pérez gazte bilbotarrak ‘Futuro sostenible’ bideoaren bidez kontzientziatzeko gaitasunaren aitorpena jasoko du.

‘Ekintza klimatikoa bultzatzea’ kategorian, bestalde, 22 urteko diseinu grafikoko ikaslea den Ramón Puerto gipuzkoarrari eman zaio sari nagusia, bere ‘Frigo’ film laburragatik. Kategoria berean, herritarrak mobilizatzeko gaitasuna 24 urteko biologo eta ingurumen-hezitzailea den Izaro Zelaiari aitortu zaio, bere ‘KLIMAMETRAJE B’ izeneko lan itxaropentsuagatik, non klima-aldaketa geldiarazteko irtenbideak aurkezten dituen.

Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak, Miren Saratxaga Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak eta Imanol Goenaga Eusko Jaurlaritzako ingurumen-arloko aholkulariak osatzen dute epaimahaia, eta, besteak beste, kontakizunen originaltasuna, sorkuntza produkzioan, produkzioetako berrikuntza kontzeptuala eta narrazioen tratamendua baloratu ditu.

Bi kategorietako irabazleentzako saria bizikleta elektriko bat izango da. Halaber, bi aintzatespen eman dira –bat kontzientziatzeko gaitasunari, eta bestea, herritarrak mobilizatzeko gaitasunari— eta landa-turismoko asteburu bat eman da sari gisa Europako etiketa ekologikoarekin egiaztatutako Euskal Autonomia Erkidegoko ostatu batean.

Gazteak eta klima-aldaketa


Klima-aldaketa XXI. mendeko ingurumen-erronka nagusietako bat da. Azken 150 urteetan, munduko tenperatura 0,8 ºC inguru igo da, eta igotzen jarraitzea aurreikusten da. Gaur egun Lurrean bizi diren gazteek jasango dituzte berotze globalaren ingurumen-inpaktuen ondorioak.

Hori dela eta, klima-aldaketari buruzko ‘KLIMAMETRAJE’ film laburren I. Gazte Lehiaketa jarri zuen martxan Ihobek, klima-erronkei aurre egiteko euskal gazteak mobilizatzeko eta Euskadin klima-aldaketak dituen ondorioei erantzuteko duten gaitasuna balioesteko. Lehiaketara aurkezten diren bideoek 18-30 segundo iraun behar dute, eta bi kategoriatan egin daitezke: lehenengoa klima-aldaketak Euskadin duen eragina erakusten duten bideoetarako da, eta bigarrena, berriz, ekintza klimatikoa bultzatzen duten irtenbide, ekimen edo tresnak proposatzen dituztenentzat.

Eusko Jaurlaritzak “Euskadiko gazteen konpromisoak Euskadi jasangarriagoa lortzeko” dokumentua aurkeztu zuen 2022ko maiatzean. Bertan, gazteek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren bidez hartzen duten jarrera zehazten da. Eragile eraldatzaile gisa duten ahalmenaz, bere sormenaz eta egokitzeko eta aldaketara iragazkor izateko gaitasunaz gain, gazteek administrazio publikoei eskatu zien beren komunikazio-, sentsibilizazio- eta hezkuntza-lana bultza dezatela, herritar guztiak eta, bereziki, gazteak modu globalean kontzientziatzeko.

Gazteekin egindako lan-prozesu horren ondoren, Ihobek erronka onartu zuen, eta lanari ekin zion ‘KLIMAMETRAJE’ lehiaketaren lehen edizioa antolatzeko. Lehiaketa hori, gainera, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen (ASTEKLIMA 2022) esparruan egin da, eta bat dator Gazteriaren Europako Urtearekin, zeinak gazteen rolean jartzen duen arreta etorkizun ekologiko eta digitalagoa eraikitzeko.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak
2025eko urriaren 24a
  • Ingurumen-komunikazioa
“Natura bizia” dokumentalak ingurumen komunikazioaren saria jaso du 2025eko Euskal Kazetaritza Sarietan
2025eko irailaren 15a
  • Ingurumen-komunikazioa
Ingurumen-komunikazioaren VII. eskolan kazetaritzak kontsumo-ohiturak eraldatzeko duen eginkizuna aldarrikatu dute
2025eko irailaren 5a
  • Ingurumen-komunikazioa
Daniel Montalvo Ingurumenaren Europako Agentzia (IEA): “Datu solido eta ulergarriak behar dira eredu jasangarriagoak helburu dituen trantsizio sozioekonomikoa azkartzeko”