Skip to main content
2026ko maiatzaren 3a
  • Tokiko jasangarritasun

Laudiok eta Amurriok gizarte arduratsuagoaren eta zirkularragoaren aldeko ‘Truke Eguna’ hartuko dute maiatzean

Laudiok eta Amurriok gizarte arduratsuagoaren eta zirkularragoaren aldeko ‘Truke Eguna’ hartuko dute maiatzean
Ekonomia zirkularrarekin arduratsuagoa eta konprometituagoa izango den gizartea sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin, datorren maiatzaren 8an Laudiok lehen aldiz ospatuko du “Truke Eguna” herrian. Amurriok maiatzaren 22an hartuko duen ekimen bera.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak diruz lagundutako ekintza honen bidez, bigarren bizitza izan dezaketen elementuen, jostailuen, liburuen, bizikleten, etxetresna elektriko txikien, dekorazio-tresnen… bizitza erabilgarria luzatzea sustatuko duten ohiturak bultzatu nahi dira.

Horrela, makina bat objektu trukatu ahal izango dira datorren igandean, maiatzaren 8an, Laudioko Herriko Plazan 11:30etik 14:30era. Bertan egongo da ‘Truke Kutxa’, eta bertan herritarrek elementu bat utzi eta nahi duten beste elementu bat hartu ahal izango dute. Gainera, merkatua bi begiralek dinamizatuko dute, hurbiltzen diren pertsonei Aiarako Kuadrillako berrerabilpen-plataforma berrian alta ematen animatzeko. Plataforma hori Laudioko Garbigunean instalatutako elementu berrerabilgarrien etxolarekin erlazionatuta dago. Pertsona horien guztien artean eskualdeko produktu sorta bat zozketatuko da.

Jarduketa hau eta denbora gutxi barru Aiarako Kuadrillak argitaratuko duen konpontzaileen gida Aiarako Kuadrillako ingurumen sailak jada ezarrita dituen beste batzuei gehituko zaizkie, bere “Aiaralde Zirkularra eskualde arduratsuagoaren eta zirkularragoaren alde” estrategia berriaren barruan.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du