Skip to main content
2026ko otsailaren 7a
  • Tokiko jasangarritasun

Lea Artibai Amankomunazgoak “Konpost txapeldunak” kanpaina abian jarri du

Lea Artibai Amankomunazgoak “Konpost txapeldunak” kanpaina abian jarri du

Lea Artibain sekulako aurrerapausuak eman dira hondakin organikoen birziklapenean azken urteotan. Bizkaia mailan hondakin organiko gehien birziklatzen duten eskualdea da, hau da Bizkaiko batazbesteko organikoaren bilketa tasa gainontzeko hondakinekiko %2,8a den bitartean, Lea Artibain %10:35a da (2021eko datuak).


Hala ere, orain arte lortutako emaitzak hobetzeko tartea dago. “Konpost txapeldunak” kanpainaren oinarria, erronka kolektiboaren bitartez hondakin organikoen birziklapenean aurrerapausuak ematea izango da. Kontuan izanik 2020 urtean 1.005 tona organiko batu zirela eta 2022an aldiz 863ra jaitsi direla, 2023-24 urteetan 2020ko datuak berreskuratzea izango litzateke erronkaren helburua.


Beraz, 2023 urtean organikoaren bilketa %10a handitzea izango da erronka. Hori bai, kanpainari jarraipena emateko eta 2020 datuak lortzeko, 2024an ere beste %5a handitzea izango da Lea Artibaiko biztanleen erronka.


Hondakin organiko kopurua handitzeaz gain, kanpaina honek kalitatezko konposta sortzeko aholkuak ematea izango du ardatz. Kanpainak alde pedagogikoa izango du, non #PraktikaOnenGida-ren bitartez herritarrei zalantza ugari argituko zaizkien.


Kanpainaren euskarri digital nagusi gisa, web orrialde bat garatu da, www.konpost-txapeldunak.eus , eta hemen, zenbatzaile baten bitartez, birziklatutako hondakin organiko kopurua eguneratuko da bi astetik behin. Gainera, hondakin organikoen edukiontzi marroietan QR-dun biniloak itsatsi dira web orrira erabiltzaileak bideratzeko helburuarekin.


Horrez gain, Facebook eta Instagram-eko kontuak sortu dira, @konposttxapeldunak erabiltzaile-izenarekin, herritarrek kalitatezko konposta egiteko beharrezko aholkuak jaso ditzaten eta, era berean, gaiarekiko sentsibilizazioa sustatzeko helburuarekin.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du