Skip to main content
2026ko ekainaren 10a
  • Tokiko jasangarritasun
  • Klima aldaketa

Let’s Clean Up Euskadi 2024 kanpainak aktibo jarraituko du azarora arte

Let’s Clean Up Euskadi 2024 kanpainak aktibo jarraituko du azarora arte

2023an, guztira 29 erakundek egindako sentsibilizazio- eta garbiketa-jarduerekin lotutako 113 ekintza erregistratu ziren. Erakunde horietatik % 40 baino gehiago administraziokoak ziren: toki-erakundeak, mankomunitateak eta Ekoetxeak.


2024an, dagoeneko 14 erakundek antolatu dute garbiketa-ekintzaren bat, horietatik % 35 administrazio publikoak. Horrelako ekintzak Euskal Autonomia Erkidegoko inguruneetan egiteko programatuta daude: ibaiertzetan, mendietan, hondartzetan, itsasoan, hiriguneetan, etab. Jende guztiarentzat irekita edo kolektibo jakin batentzat itxita egon daitezke, zailtasun-maila desberdinekin, baina gehienak familia osoarentzat egokiak.


Proiektu honetan izena eman ahal izateko eta garbiketa-ekintzak ikusgaitasun handiagoa izan dezan, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak webgune berezia prestatu du informazioa aurkitu ahal izateko, mapa interaktibo bat barne, eta beste erakunde batzuek Euskadi mailan programatutako garbiketa-ekintzak ikusi ahal izateko. Gainera, zenbait material osagarri eman du, webgunean bertan garbiketaren jarduera indartzeko.

Webgunetik deskarga daitekeen material osagarria hau da: garbiketak egiteko moduari buruzko gida, sustapen-kartel bat, parte hartzera gonbidatzeko propaganda-kartel bat, bildutako hondakin-kopuruen emaitzen kartela, segurtasun-kartela eta espazioen prebentzio- eta zuzenketa-neurriei buruzko infografia. Guztiak euskaraz eta gaztelaniaz daude eskuragarri.


Zure udalak/mankomunitateak boluntariotzaren bidez espazio publiko bat garbitu nahi badu, oraindik Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen kanpainan parte hartzeko garaiz zaude (apirilaren 29tik azaroaren 27ra). Horretarako, inskripzio-inprimakiak, erantzukizunpeko adierazpena eta Ihoberen webgunean deskarga daitezkeen irudi-eskubideak bidali behar dituzu ewwr@ihobe.eus helbidera. Garbiketaren emaitza gisa, eta erakunde guztien artean bildutako guztizko kopuruak biltzeko, formulario betegarri bat ere badago, bildutako hondakin-kopuru eta -motekin.

Mugimendu horren bidez, herritar guztiak kontzientziatzea eta egungo eta etorkizuneko belaunaldiek gozatzeko espazio garbiagoak uztea lortzen da.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 14a
  • Klima aldaketa
Eusko Jaurlaritzako KAIA mahaiak klima-aldaketarako egokitzapena erakusten duten proiektuen aurrerabideak aztertu ditu
2026ko urriaren 9a
  • Klima aldaketa
Ihobek klima-aldaketara egokitzeko proiektu zehatzak bultzatzen ditu Europan eta tokian
2026ko urriaren 5a
  • Klima aldaketa
Klima-aldaketara egokitzeko politiketan aurreratuta dauden Europako hamabi eskualde bilduko ditu Euskadik Irunen
2026ko urriaren 5a
  • Klima aldaketa
Uhinak kongresuak ezagutza zientifikoa erabaki bihurtzeko deia egin du, klima-aldaketara egokitzeko kostaldea