Skip to main content
2026ko martxoaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun

Udalsarea 2030ek Tokiko Ekintza koordinatzeko eta bultzatzeko Batzordearen bigarren bilera egin du

Udalsarea 2030ek Tokiko Ekintza koordinatzeko eta bultzatzeko Batzordearen bigarren bilera egin du

Udalsarea 2030ek Tokiko Ekintza Koordinatzeko eta Bultzatzeko bigarren Batzordea egin du. Batzorde horretako kide dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Lehendakaritza (Trantsizio Sozialeko Idazkaritza Nagusiaren eta 2030 Agendaren bidez), Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, EEE, URA, Eudel eta Ihobe Sozietate publikoa.


Batzordea udalaz gaindiko euskal sektore publikoko erakundeetako ordezkariek osatzen dute, eta tokiko jasangarritasunaren arloko laguntza-proiektu, -ekimen edo -programei buruzko informazioa partekatzen du; tokiko ekintza bultzatzeko politikak koordinatzeko ildoak proposatzen ditu; eta tokiko erakundeei zuzendutako ekimen sektorialak gidatzen ditu, Udalsarea 2030en jardueraren eta tokiko ekintzaren urteko plangintza hobetzeko.


Bigarren topaketa Bilbon egin da, Udalsarea 2030en aurtengo laneko plana aurkeztu da, eta garapen jasangarrirako ekintzak sustatzea helburu duten tokiko ekintza jasangarrirako 2023rako laguntza-ildoak azaldu dira, besteak beste, eskola-ingurune osasungarriak diseinatzeko metodologia gauzatzeko edo aurrekontuen ikuspuntutik eta Tokiko 2030 Agendatik udalerriek GJHetan izan dezaketen ekarpena aztertzeko proiektuak.


Jarraian, 2023an toki-erakundeei zuzendutako laguntza-lerroak partekatu dira. Sailaren aldetik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak urtero garapen jasangarrirako ekintzak sustatzeko agindu bat ematen du, 7 lerrotan banatuta (lurzoruak, natura-ondarea, ekonomia zirkularra, klima-aldaketa, jasangarritasunerako hezkuntza, Asteklima eta ekoberrikuntza).


Lehendakaritzatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietatik eta EEEtik lantzen ari diren diru-laguntzak edo laguntza ildoak helarazi dituzte.

Horrela, Lehendakaritzak 2030 Agendaren esparruan aurkeztu ditu laguntzak; Bizkaiko Foru Aldundiak, bere aldetik, hondakinen kudeaketa jasangarrirako laguntzak azaldu ditu; Gipuzkoako Foru Aldundiak tokiko mailan energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko diru-laguntzak eta Etorkizuna Eraikiz-ek elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren inguruan emandako laguntzak azaldu ditu; eta EEEk, udalerri txikietako eraikinetan energia-birgaitzerako laguntzak.


Europatik jasotzen ari diren laguntzen eta funtsen harira, laguntza horiek izapidetzeko orduan administrazioek oztopo bikoitza dutela aipatu da: alde batetik, diru-laguntza guztietara aurkezteko baliabide falta eta epeak, eta, bestetik, proiektuak gauzatzeko eta egungo eskariari erantzuteko enpresen eskaintzarik eza, diru-laguntzen eskakizunei erantzunez.


Gai-zerrendako azken puntu gisa, URAk (Uraren Euskal Agentzia) toki-erakundeekin lankidetzan egindako lan-ildoak aurkeztu ditu, eta, azpimarratu den bezala, horiek uraren arloan jarduteko funtsezko eragileak dira. Horrela, Agentziak udalekin elkarlanean lantzen dituen hiru ildo nagusiak aurkeztu dira: azpiegituretako obra hidraulikoak, ibaiertzak eta ibai-ibilguak lehengoratzeko lanak eta sentsibilizazio publikoko ekintzen antolaketa. Hausnarketa partekatua eta gogobetegarria izan da Udalsarea 2030 bezalako guneak baliagarriak direla URA bezalako erakundeen eta udalerrien arteko harremana hobetzeko eta estutzeko, eta, horrela, sinergia gehiago sor daitezkeela haien artean.


Amaitzeko, Batzordeak martxoaren 28an Donostian egingo den 62. Batzorde Teknikoaren bilerarako aurreikusitako gai-zerrenda gogorarazi du.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du