Skip to main content
2026ko martxoaren 18a

Urban Klima 2050, klima aldaketari egokitzeko toki ekintzako jardunbide egoki aitortu da Climate Chance Behatokiaren azken txostenean

Urban Klima 2050, klima aldaketari egokitzeko toki ekintzako jardunbide egoki aitortu da Climate Chance Behatokiaren azken txostenean

Climate Chance Behatokiak datozen urteetarako Euskadiko klima ekintzako proiekturik handiena nabarmendu du klima gobernantza bultzatzeari eta klima aldaketa sektore politiketan txertatzea sustatzearen adibide gisa

Artikulu horren arabera, Urban Klima 2050 proiektuak EAEko Klima Aldaketaren Estrategia (KLIMA 2050) hiri ingurunean ezartzea du helburu. Gainera, nabarmentzekoa da “klima gobernantza bultzatu duela administrazio maila guztietan, estrategiari lotutako ekintza planak garatzearen bidez, baita klima aldaketa hainbat sektore politiketan txertatuta ere, hala nola lurzoruaren erabileran eta hiri plangintzan, osasunean, baliabide hidrikoen kudeaketan eta energian”.

Bestalde, Climate Chance Behatokiak garrantzia handia eman dio “lurraldean ekintza klimatiko handinahiak hedatzeari, hala nola nekazaritza ekologikoa aplikatzea, presa bat birnaturalizatzea, hiri urtegi bat edo urak hartutako baso bat sortzea”. Horiek dira proiektuak iraungo duen sei urteetan aurreikusi diren ekintzetako batzuk.

Euskadik bere 2050erako ibilbidea zehaztu du


Artikuluan nabarmendu dira ere Eusko Jaurlaritzaren ahaleginak, klima aldaketaren nazioarteko testuinguruaren bilakaeraren aurrean, bere 2050rako ibilbidea zehazteko “egokitzeaz eta errazteaz gain, energia bilakaeraren kontzeptua barne hartzeko”, horrek Klima Aldaketaren Euskal Estrategia (Klima 2050) jasotzen du. Ildo horretan, nabarmendu du “Euskadik aurrera egin duela bi arlo nagusitan. Batetik, 2030era arteko estrategia, ekintza ildo espezifikoak ditu, eta duela gutxi abiarazi den Euskadiko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 2021-2024 Planarekin eta 2050erako ibilbide berriarekin lerrokatuta dago. Eta bestetik, legegintza prozesua, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskal Lege berria onartzeko”.

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuari buruz


Euskadiko klima ekintzako proiektu handi honek euskal lurraldea eraldatuko du, 2019-2025 aldian klima aldaketa arinduko du eta klima aldaketara egokitzeko 40 ekintza koordinatuko ditu. Burua Ihobe da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko sozietate publikoa. Ihobek hogei bat erakunderekin lan egiten du, eta horien artean Eusko Jaurlaritzako beste bi sail daude (Osasun Saila eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza), hiru foru aldundiak, hainbat Udal (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Bakio, Bermeo, Gernika eta Zarautz), Eusko Jaurlaritzako bi sozietate publiko (Energiaren Euskal Erakundea eta URA Uraren Euskal Agentzia), baita teknologia eta ikerketa zentroak (AZTI, BC3, Neiker, Tecnalia y Tecnun) eta Naturklima fundazioa ere.

Aurrekontua 19,8 milioi euro izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Klima Aldaketaren Estrategia (KLIMA 2050) hiri mailan benetan hedatzea erraztuko du.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Klima aldaketa
Hasi dira LIFE IP ip urban klima 2050 eskuhartzearen obrak Zarauzko malekoian
2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak
2026ko ekainaren 5a
  • Klima aldaketa
  • Ingurumen-hezkuntza
Ekoetxea Urdaibaik klima-aldaketak lurraldean dituen kausak eta ondorioak ulertzeko erakusketa iraunkor berria inauguratzen du
2026ko ekainaren 5a
  • Herritarren ekintza
Ihobek herritarrengana hurbilduko du jasangarritasuna, Bioterra 2026 azokan, klima aldaketari buruzko ihes joko batekin