Skip to main content
2026ko irailaren 22a
  • Tokiko jasangarritasun

Zabalik dago toki eremuan osasuna sustatzeko jarduketak egiteko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea

Zabalik dago toki eremuan osasuna sustatzeko jarduketak egiteko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan partaidetza komunitarioko prozesuen esparruan osasuna sustatzeko jarduketak egiteko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartu ditu.


Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, mankomunitateei eta gainerako toki-erakundeei zuzenduta daude, bai eta EAEko toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei ere. Eskabideak urriaren 19ra arte (asteazkena) aurkez daitezke, eta 250.000 euroko aurrekontua dute guztira.


Diru-laguntzaren helburua toki-mailan ekintza komunitarioa indartzea da, eta 2022an osasuna sustatzeko proiektuak garatzea, komunitatearen behar, asmo, arazo edo gai interesgarriei erantzuteko.


Izan ere, laguntza horien bidez finantzatuko dira 2022ko urtarriletik abendura bitartean egindako jarduketak, hala nola partaidetza komunitarioko prozesuen sorkuntza edo/eta dinamizazioa, tokiko osasuna sustatzeko ekintzak gauzatzeko, eta erkidego baten intereseko behar edo gaiei erantzuten dieten eta partaidetza komunitarioko prozesuen barruan osasuna sustatzeko gauzatzen diren jarduketak.


Argitalpena EHAOn


Webgunea


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du