Skip to main content
2026ko ekainaren 29a
  • Tokiko jasangarritasun

Zabalik dago udalek 2023ko Mugikortasunaren Europako Astean izena emateko epea

Zabalik dago udalek 2023ko Mugikortasunaren Europako Astean izena emateko epea

2023ko Mugikortasunaren Europako Astearen helburua, mugikortasun jasangarriari buruz kontzientziatzeko eta mugikortasun aktiboaren aldeko portaera-aldaketa sustatzeko euren esperientzia, sormena eta dedikazioa eskaintzen duten pertsonen eta tokien arteko sinergiak sustatzea da. Europako Batzordeak 2023ko kanpainarako aukeratu duen gaia “Energia eraginkortasuna “ da, eta urte honetarako eta hurrengo urteetarako leloa “Konbinatu eta mugitu!” izango da.


Ihobek, Udalsarea 2030en idazkaritza teknikoa den aldetik, hamarkada bat baino gehiago darama Euskadirako Mugikortasunaren Europako Astearen koordinatzaile autonomikoa izaten. Zeregin hori betez, aldizka kanpainaren aurrerapenen berri ematen du albisteen bitartez, horri buruzko kontsultei erantzuten die eta, gainera, laster erabilgarri egongo den eta kanpainaren baliabide grafikoak euskaraz eta gaztelaniaz doan deskargatu ahal izango diren gune espezifikoa du bere webgunean, web berrian toki-erakundeek kanpainan zehar erabili beharreko materialak sortzeko.


SEM izenez ezagutzen den Mugikortasunaren Europako Astea, Europako Batzordeak hiri-mugikortasun jasangarriari buruz egiten duen sentsibilizazio-kanpaina nagusia da.

Mugikortasun aktiboaren, garraio publikoaren eta bestelako garraio-soluzio garbi eta adimendunen aldeko portaera-aldaketa sustatzen du. Ekimenaren bost ardatzak pertsonak, tokiak, garraio publikoa, plangintza eta politika publikoak dira.


Urtero irailaren 16tik 22ra egiten da, eta Autorik Gabeko Egun ezagunarekin amaitzen da. Astean plangintza-neurri berritzaileak probatzeko, azpiegitura eta teknologia berriak sustatzeko, airearen kalitatea neurtzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko erabiltzera animatu nahi dira toki agintariak.


2023ko Mugikortasunaren Europako Astean udal gisa parte hartzeko hiru irizpideetako bat bete behar da gutxienez:


  • Astean zehar (irailak 16-22) jarduerak antolatzea.
  • Udalerrian gutxienez neurri jasangarri bat ezartzea 2023an.
  • Autorik Gabeko Eguna ospatzea (ahal dela, irailaren 22an, ostirala).


Udalak  webgunean erregistra daitezke. Erregistro hori irailaren 16ra arte aldatu edo luza daiteke. Egun horretan aurreikusten da 2023ko Mugikortasunaren Europako Asteari hasiera ematea.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du