Skip to main content

Basque Circular Summit 2022

Basque Cirkular Summit 2022 “Walking the talk” ekimenak ekonomia zirkularraren erronka garrantzitsuen berri eman nahi du, euskal ekonomiarentzako aukerak aztertu nahi ditu, eta euskal enpresek lankidetza publiko eta pribatutik egindako lanari balioa eman nahi dio, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuei laguntzeko.
Enpresari eta industriari zuzendutako hiru egunetan, gai hauek landuko dira:
- Europako Green Dealek bultzatutako Ekonomia Zirkularreko erronka eta aukera berriak euskal enpresei hurbiltzea.
- Eusko Jaurlaritzak enpresei eta haien emaitzei laguntzeko duen konpromisoa erakustea (metodo berriak, tresnak, gidak eta eskuliburuak…).
- Ekonomia Zirkularrean egindako lana eta euskal enpresek (Basque Ecodesign Center, ETE Zirkularra Euskadi eta Ekoberrikuntza proiektuak) lortutako emaitza berritzaileak jakinaraztea.
- Euskal enpresei, erakunde publikoei eta toki-erakundeei eta konprometitutako gazteei ekonomia zirkularraren aldeko apustua areagotzeko irizpideak ematea eta bultzatzea.
- Euskadi, nazioartean, enpresa-ekonomia zirkularrean “Europako hegoaldeko abangoardia” gisa ikusaraztea eta kokatzea.

Udalerria: Irún (Gipuzkoa)
Mota: Kongresua
Eremua: Nazioartekoa

Agian hau ere interesatzen zaizu

2023ko otsailaren 23a
Getxo/Bilbao (Bizkaia)
2022ko ekainaren 16a
Vitoria-Gasteiz (Álava)
Euskal Encounter 30
  • Nazioartekoa
2022ko uztailaren 22a
Barakaldo (Bizkaia)
Mundura Begira
  • Nazioartekoa
2021eko azaroaren 10a
Bilbao (Bizkaia)