Skip to main content

Horizontes de futuro para una Agenda 2030

"Agenda 2030 baterako etorkizuneko horizonteak" jardunaldia prospekzio parte-hartzaileko lan baten emaitza da, eta 2030 Agenda Euskadin ezartzearekin lotuta egon daitezkeen agertoki desberdinak aztertzen ditu. Jardunaldi hau Deustuko Unibertsitateak eta Alboan Fundazioak elkarrekin egindako "Euskaditik Mundura: hurbilketa kritikoa Euskal 2030 Agendara, begirada global eta Giza Eskubideen ikuspegitik" izeneko proiektuaren barruan kokatzen da, eta Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak (PRO-2023K3/0014) finantzatzen du.

Ekitaldi honen helburua bikoitza da: alde batetik, gai bakoitza jorratu duten lau lantaldek (gizarte-justizia eta giza eskubideak, gizarte eta ingurumen justizia, hezkuntza eraldatzailea eta genero-desberdintasuna) 2024/25 ikasturtean garatutako partaidetzazko hausnarketa-prozesu kolektibo baten ondorioak aurkeztea; bestetik, emaitza horiek aberastea, lantaldeen arteko eta nazioarteko elkarrizketa horizontaletik abiatuta, Alboanen aliatu diren Brasildik, Kongoko Errepublika Demokratikotik, Hondurasetik eta Venezuelatik etorritako erakundeetako lau ordezkarirekin.

Udalerria: Bilbao (Bizkaia)
Mota: Kongresua edo konferentzia
Eremua: Nazioartekoa

Agian hau ere interesatzen zaizu

2022ko irailaren 15a
Bilbao (Bizkaia)
2021eko urriaren 6a
Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
2023ko martxoaren 8a
Vitoria-Gasteiz (Alava)
Euskal Encounter 2020
  • Nazioartekoa
2020ko uztailaren 24a
Bilbao