Pasar al contenido principal
24 mar 2022
  • Ecodiseño

Ekoetxea Sareak “Planetaren Orduarekin” bat egitera deitzen ditu euskal herritarrak

Ekoetxea Sareak “Planetaren Orduarekin” bat egitera deitzen ditu euskal herritarrak

Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea Sarea atxiki egin zaio datorren larunbatean –martxoak 26- egingo den “Planetaren Ordua” deritzan nazioarteko ekimenari. Ingurumen-hezkuntzako zentroen sareak bere argiak itzaliko ditu 20:30ak eta 21:30ak bitartean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez kudeatzen dituen zentro guztietan: Ekoetxea Urdaibai eta Ekoetxea Meatzaldea Bizkaian, eta Ekoetxea Txingudi eta Ekoetxea Azpeitia.

WWFk antolatuta (Naturarako Munduko Funtsa), “Planetaren Ordua” klima-aldaketaren aurkako keinu gisa Sidneyn sortutako mundu-ekimen bat da. Maila globaleko 15 ediziorekin, deialdia egiten dutenek erronka bat proposatzen dute: “Planetari buelta ematea”, beraren perimetroaren 40.000 kilometroak batuz, biodibertsitatearen galera gelditzeak eta C02 isurketak 2030erako erdira jaisteak plantatzen duen berehalako erronkaren metafora gisa.



Bideo labur baten bitartez, Ekoetxea Sareak dei egiten die euskal herritarrei, erronka global digital honen berehalakotasunaz eta argiak itzaltzearen moduko keinu sinbolikoek gure gizartean duten garrantziaz kontzientziatu daitezen, zeren lagungarriak baitira ingurumen-erronkak gehiago hedatzeko eta haien inplikazioaren alde egiteko.




Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 nov 2025
  • Ecodiseño
El Basque Circular Hub recibe una delegación de Dinamarca interesada en la transición verde de Euskadi
05 nov 2025
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Las empresas vascas podrán impulsar su sostenibilidad con talento joven gracias al programa Ekodiseinatuz de Ihobe
20 jun 2025
  • Ecodiseño
El Basque Ecodesign Center recibe el Premio Lurra Bizkaia en la categoría de cambio climático