- Ekodiseinua
Ekoetxea Sareak Planetaren Orduarekin bat egitera deitzen ditu euskal herritarrak
Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea Sarea atxiki egin zaio datorren larunbatean martxoak 26- egingo den Planetaren Ordua deritzan nazioarteko ekimenari. Ingurumen-hezkuntzako zentroen sareak bere argiak itzaliko ditu 20:30ak eta 21:30ak bitartean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez kudeatzen dituen zentro guztietan: Ekoetxea Urdaibai eta Ekoetxea Meatzaldea Bizkaian, eta Ekoetxea Txingudi eta Ekoetxea Azpeitia.
WWFk antolatuta (Naturarako Munduko Funtsa), Planetaren Ordua klima-aldaketaren aurkako keinu gisa Sidneyn sortutako mundu-ekimen bat da. Maila globaleko 15 ediziorekin, deialdia egiten dutenek erronka bat proposatzen dute: Planetari buelta ematea, beraren perimetroaren 40.000 kilometroak batuz, biodibertsitatearen galera gelditzeak eta C02 isurketak 2030erako erdira jaisteak plantatzen duen berehalako erronkaren metafora gisa.
Bideo labur baten bitartez, Ekoetxea Sareak dei egiten die euskal herritarrei, erronka global digital honen berehalakotasunaz eta argiak itzaltzearen moduko keinu sinbolikoek gure gizartean duten garrantziaz kontzientziatu daitezen, zeren lagungarriak baitira ingurumen-erronkak gehiago hedatzeko eta haien inplikazioaren alde egiteko.
Iturria:Ihobe