Pasar al contenido principal
25 oct 2022
  • Sostenibilidad local

Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa martxan jartzea

Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa martxan jartzea

Azaroaren 8an, Gasteizen, aipatutako programa Eusko Jaurlaritzaren Sailetan hedatzeko bilera operatiboa egingo da, eta azaroaren 10ean Bilbon egingo den bilera, berriz, programari atxikitako erakundeei zuzendutakoa izango da.


Bi bileretan, erosketa berdea ikuspegi globaletik aztertzeaz gain, berariaz landuko da obraren eta eraikuntzaren esparrua.


Honako hauek izango dira bilera horien helburuak:

  • erakunde parte hartzaileek erosketa publiko berdea hedatzeko eskura dauden baliabideak ezagutzen dituztela bermatzea
  • parte hartzen duten erakundeen eskaerak eta beharrak jasotzea, modu praktikoan hedatzeko
  • antolaketa modurik egokiena adostea


Eta, horrela, jarduera egokienak diseinatu ahal izango dira, parte hartzen duten erakundeen artean baliabideak eta sinergiak ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta ahalik eta emaitza onenak lortzeko.


Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programara atxiki, eta hor parte hartu nahi duten euskal sektore publikoko erakundeek programari buruzko dokumentazioa azter dezakete esteka honetan edo beharrezko galderak egin, compra.verde@ihobe.eus helbide elektronikora idatzita.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible