Pasar al contenido principal
18 jul 2023
  • Sostenibilidad local

2030 Eskola Agenda berria udal dimentsiotik garatzeko gida praktikoa aurkeztu da

2030 Eskola Agenda berria udal dimentsiotik garatzeko gida praktikoa aurkeztu da

Gidak bi ikasturtekoa den 2030 Eskola Agenda berria udal-dimentsiotik garatzen laguntzeko tresnak eman nahi ditu. Dokumentuak, parte hartzen duten eragile guztiek lengoaia, helburuak, egutegia eta lan-metodologia partekatzeko eskema eskaintzen du.


Gaur egungo 2030 Eskola Agendak herritar ahaldunduak eta kontzientzia ekosoziala dutenak osatu nahi ditu, eta bertan ikasleek ere modu aktiboan parte hartuko dute udalerri jasangarriagoak lortzeko bidean. 2030 Agendaren helburuetako bat tokiko eta eskolako agenden arteko lankidetza eta sinergiak sortzea da. Hezkuntzak eskolako harresiak gainditzen ditu, inguruko hiri-errealitatera heltzeko, eta agenda biek norabide horretan arraun egin behar dute. 2030eko Eskola Agendaren programaren helburua jasangarritasunaren kultura hezkuntza-komunitateetan txertatzea da, bereziki ikasleengan, arazo ekologiko eta sozialen soluzioetan esku hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta konpromisoak garatuz, toki mailan eta maila globalean, ikastetxean eta udalerrian, orain eta etorkizunean, ekintza eraldatzaileak, indibidualak zein kolektiboak, egiteko.


Gidan 2030eko Eskola Agendaren helburuak, parte hartzen duten eragileek (ikastetxea, Ingurugela, udalak eta eskualdeko erakundeak) duten zeregina, haien arteko harremana eta horien funtzioak zehazten dira. Era berean, bi ikasturtetako ikuspegia duen eta ikasturte bakoitzeko mugarri nagusiak eta ikasturtean zehar kontuan hartu beharreko alderdiak jasotzen dituen planteamendu orokorra barne hartzen du.


Gidak, azken zatian, hainbat ikastetxetako eskolako esku-hartzeen kasu zehatzak aurkezten ditu, Urnietan, Azkoitian, Tolosaldean, Santurtzin, Barakaldon, Plentzian, Arabako Errioxan, Amurrion eta Gasteizen egindako ekimenekin.


Bizkaia Plaza eraikineko areto nagusian egin zen jardunaldian, berrogeita hamar bat pertsonak hartu zuten parte, udaletako ordezkariek, eskualdeko erakundeek eta tokiko erakundeei programak garatzeko zerbitzua ematen dieten laguntza teknikoek, hain zuzen ere.




Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible