Pasar al contenido principal
03 may 2022
  • Ecodiseño

Basque Ecodesign Centerrek ingurumen-zaintza estrategikoko txosten bat argitaratu du; funtsezkoa izango da EAEko enpresen ingurumen-lehiakortasuna finkatzeko

Basque Ecodesign Centerrek ingurumen-zaintza estrategikoko txosten bat argitaratu du; funtsezkoa izango da EAEko enpresen ingurumen-lehiakortasuna finkatzeko
Gainera, Basque Ecodesign Centerren lan-ildo posibleak (BEdC) identifikatzen ditu txostenak; horiek balio lezakete, batetik, ingurumen-berrikuntza EAEko enpresa-sarearen lehiakortasun-faktore bihurtzeko eta, bestetik, ekonomia zirkularrerako trantsizioa azkartzeko, honako hauen konponbide gisa: lehengaien eskasia, arazo logistikoak eta energia-segurtasunik eza. Ukrainako gerrak eta beste inguruabar batzuek larriagotu dituzte horiek.

Txostenak epe motz, ertain eta luzeko erronkak aipatzen ditu, arauetako eta merkatu-joeretako aldaketen ondoriozkoak. Txostena urtean behin argitaratzen da, eta ekonomia zirkularraren arloan arau- eta merkatu-motor nagusiak, berriak edo sortzeko prozesuan daudenak, etorkizuneko merkatu- eta arau-erregulazioei lotutakoak, aurrez ezagutu nahi dituzten EAEko enpresa-sareko enpresa guztientzako (handiak, ertainak eta txikiak) balio handiko erreferentzia bat da eta izango da.

Dokumentuak –«Lehiakortasunerako aurrea hartzea» du izenburu–, gainera, sortzen ari diren tresna batzuk jasotzen ditu, tartean, metodologiak eta ISO arauak, eta, horiek baliatuta, txostenean identifikatzen diren erronkei aurre egin ahal izango diete enpresek.

Txostena publikoa da, eta Basque Ecodesign Centerren eta Ihoberen webguneetan kontsulta daiteke.

Basque Ecodesign Center: aliantza publiko-pribatu bat EAEko enpresa-sarearen zerbitzura


Basque Ecodesign Center ekimen egonkor bat da, 2011n sektore pribatuko enpresen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz sortu zena. Ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileen kontzeptuak lantzea eta gauzatzea du helburu, ezagutza sortzeko eta, ondoren, EAEko industria-sarera eramateko.

Basque Ecodesign Center EAEko 16 enpresak –liderrak dira beren sektoreko jasangarritasunaren arloan– eta SPRI eta Ihobe sozietate publikoek osatzen dute. Basque Ecodesign Centerren enpresek 190.000 enplegu baino gehiago eta 19.000 enpresa hornitzaile biltzen dituzte. Bere Batzorde Estrategikoa kide-enpresen zuzendaritzek eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute, eta urtean behin biltzen da EAEko ekonomia zirkularraren arloko erronkei eta lan-ildo posibleei buruzko baterako hausnarketa estrategiko bat egiteko. Ingurumen-zaintza estrategikoko txostena hausnarketa horretarako oinarria da.



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 nov 2025
  • Ecodiseño
El Basque Circular Hub recibe una delegación de Dinamarca interesada en la transición verde de Euskadi
05 nov 2025
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Las empresas vascas podrán impulsar su sostenibilidad con talento joven gracias al programa Ekodiseinatuz de Ihobe
20 jun 2025
  • Ecodiseño
El Basque Ecodesign Center recibe el Premio Lurra Bizkaia en la categoría de cambio climático