Pasar al contenido principal
09 mar 2022
  • Corporativo
  • Planificación ambiental

Ihobek bere 2020ko Ingurumen Adierazpena argitaratu du eta EMAS ingurumen-erregistroa berritu

Ihobek bere 2020ko Ingurumen Adierazpena argitaratu du eta EMAS ingurumen-erregistroa berritu

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak 2020ko ekitaldiari dagokion Ingurumen-adierazpena (IA) argitaratu du; bertan, beraren ingurumen-jokabidearen datu guztiak jasotzen dira, eta urte horretan gauzatutako proiektu eta zerbitzuak nabarmentzen dira.


Logo_EmasEMASen ezarpena edozein enpresa edo erakunderentzat dago irekita, eta goi zuzendaritzaren konpromiso bat eskatzen du ingurumen-faktorea bere antolakuntza-politikaren osagai gisa txertatzeko. Horretarako, ingurumen-diagnostiko bat egin behar da eta erakundeak sortzen dituen inpaktuak ebaluatu behar dira; gero, berriz, publikoaren eskura egon behar den ingurumen-kudeaketako sistema bat ezarri behar da.

Ihobe guztiz lerrokatuta dago NBEren Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) eta EMASen urratsei jarraitzen die; gainera, hori euskal enpresa eta erakundeen artean sustatzeaz gain, modu eredugarrian jokatzen du sistema hori barnean ezartzearen bidez.

Testuinguru horretan, Ihobek bere 2020ko IA argitaratu du, AENORek baliozkotuta. Bertan, barne-kudeaketako konpromisoak hartu ez ezik, konpromiso hori bere enpresa hornitzaileei ere hedatzen die. Kontua ez da erakundearen jokabidea bera eredugarria izatea, baizik eta ingurunean aldaketak eta hobekuntzak ere bultzatzea; hala, ingurumen-onura sozietate publikoaren zueneko jardueratik harago doa, zeren horniduran aritzen diren enpresak ere inplikatzen baititu, besteak beste alor hauetakoak: bulegoko materiala eta papera, bidaiak, informatika, jardunaldien antolaketa…


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

22 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe se incorpora a BAIC para impulsar la innovación ambiental basada en datos e inteligencia artificial
16 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe actualiza su Plan de Contratación y refuerza su compromiso con la transparencia
13 jul 2026
  • Planificación ambiental
Ihobe abre las inscripciones de un taller sobre inteligencia artificial aplicada a la evaluación ambiental
08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe