- Korporatibo
- Ingurumen-plangintza
Ihobek bere 2020ko Ingurumen Adierazpena argitaratu du eta EMAS ingurumen-erregistroa berritu
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak 2020ko ekitaldiari dagokion Ingurumen-adierazpena (IA) argitaratu du; bertan, beraren ingurumen-jokabidearen datu guztiak jasotzen dira, eta urte horretan gauzatutako proiektu eta zerbitzuak nabarmentzen dira.
EMASen ezarpena edozein enpresa edo erakunderentzat dago irekita, eta goi zuzendaritzaren konpromiso bat eskatzen du ingurumen-faktorea bere antolakuntza-politikaren osagai gisa txertatzeko. Horretarako, ingurumen-diagnostiko bat egin behar da eta erakundeak sortzen dituen inpaktuak ebaluatu behar dira; gero, berriz, publikoaren eskura egon behar den ingurumen-kudeaketako sistema bat ezarri behar da.
Ihobe guztiz lerrokatuta dago NBEren Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) eta EMASen urratsei jarraitzen die; gainera, hori euskal enpresa eta erakundeen artean sustatzeaz gain, modu eredugarrian jokatzen du sistema hori barnean ezartzearen bidez.
Testuinguru horretan, Ihobek bere 2020ko IA argitaratu du, AENORek baliozkotuta. Bertan, barne-kudeaketako konpromisoak hartu ez ezik, konpromiso hori bere enpresa hornitzaileei ere hedatzen die. Kontua ez da erakundearen jokabidea bera eredugarria izatea, baizik eta ingurunean aldaketak eta hobekuntzak ere bultzatzea; hala, ingurumen-onura sozietate publikoaren zueneko jardueratik harago doa, zeren horniduran aritzen diren enpresak ere inplikatzen baititu, besteak beste alor hauetakoak: bulegoko materiala eta papera, bidaiak, informatika, jardunaldien antolaketa
Iturria:Ihobe