Pasar al contenido principal
27 oct 2023
  • Sostenibilidad local

Amiantoaren udal inbentarioak eta erroldak egiteko proposatutako metodologiari buruzko lanaldia

Amiantoaren udal inbentarioak eta erroldak egiteko proposatutako metodologiari buruzko lanaldia

Udalsarea 2030ek amiantoaren udal-erroldak eta inbentarioak egiteko garatutako metodologia kontrastatzeko saio bat egin du, udalaei zuzendutako “Amiantoaren udal-erroldak egiteko gida metodologikoa” argitaratzeko egiten ari diren lanen barruan.


Jardunaldian gai honetan aurreratuen dauden toki erakundeetako batzuek hartu dute parte, gida egiten laguntzen ari diren erakundeekin batera.

Jardunaldiaren helburua proposatutako metodologia aztertzea eta proposatutako helburuak lortzeko oztopo edo zailtasun posibleak identifikatzea izan da. Gainera, erroldak egin dituzten udalek euren esperientziak partekatu dituzte. Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, erroldak egiten eta amiantoa kudeatzen udalei laguntzeko abian jarritako tresnak errepasatu ditu.


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila ari da gida metodologiko hau prestatzen, Ihoberen bitartez eta Osasun Sailarekin eta Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearekin lankidetzan.


Lana Udalsarea 2030en barruan identifikatutako eskaerari erantzuteko egiten da, ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen hamalaugarren xedapenean ezarritako betebeharrari dagokionez. Horren arabera, udalek “amiantoa duten instalazioen eta tokien errolda egin behar dute, haien erretiratzea planifikatuko duen egutegia barne”, eta “2028a baino lehen kudeatu beharko diren arrisku handieneko instalazio edo toki publikoak” zehaztuz.


Gidan jasotzen den metodologiaren arabera, erroldak pixkanaka eta 3 fasetan egingo dira. Lehenengo faseak irismen orokorragoa izango du udal-eskalan, eta azken fasea inbentariatutako instalazio eta toki bakoitzean garatuko da zehatz-mehatz.


Azaroaren 16an Vitoria-Gasteizko Europa Kongresu eta Erakusketa Jauregian egingo den Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoaren hurrengo bileran, amiantoari buruzko 7/2022 Legetik eratorritako betebeharrei buruzko indar-ideiak aurkeztuko dira. Gida metodologikoa egiaztatu eta balioztatu ondoren, urte honen amaieran udal guztiei aurkeztuko zaie.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible