Skip to main content
2026ko ekainaren 19a
  • Ingurumen-hezkuntza

2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntzaren V. Eskolak hezkuntzaren eraldaketa bultzatzen du naturan oinarritutako irtenbideen bidez

Educación ambiental

Ihobe sozietate publikoak Jasangarritasunerako Hezkuntzaren Eskolako V. edizioan parte hartzeko inskripzioak ireki ditu, "Naturan oinarritutako hezkuntza: klima-aldaketari aurre egiteko konponbide biziak" lelopean. Hezkuntza-munduko irakasleei eta hezkuntza-eragileei zuzenduta dago Hezkuntzaren munduko eragileei eta irakasleei zuzenduta dago, eta naturan oinarritutako konponbideak eskola-inguruneetan integratzea proposatzen die, klima-aldaketaren aurkako eta berrikuntza pedagogikorako tresna gisa. 

Uztailaren 2an Donostiako Miramar Jauregian egingo den jardunaldian, bertaratutakoek eskola-patioak birnaturalizatzeko esperientzia inspiratzaileak, klima egokitzeko udal-estrategiak eta naturari lotuta dauden hezkuntza-proiektuak ezagutu ahal izango dituzte.

Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskolak naturan oinarritutako irtenbideek (NBS) tresna bikoitz gisa duten potentzialean jartzen du arreta: batetik, eskola-inguruneak klima-aldaketara egokitzeko —muturreko beroa landarediaren eta itzalaren bidez murriztuz—, eta, bestetik, ikasleen ikaskuntza eta ongizatea hobetzen dituen baliabide pedagogiko berritzailea bezala.

Ildo horretatik, sentsibilizazioaz harago joatea da helburua, eta, horretarako, parte-hartzaileei aukera eman nahi zaie benetako birnaturalizazio-esperientziak haien ikastetxe eta lurraldeetan aplikatzeko moduko hezkuntza-proposamenetan bihurtzeko. 

Irakasleei, hezkuntza-agenteei, administrazioko teknikariei eta ingurumen-eremuko profesionalei bereziki zuzenduta, formazioa laborategi praktiko eta parte-hartzailea izango da, non Euskadin eta beste testuinguruetan egindako kasu errealak jorratuko diren.

Edizio honetako elementu bereizgarrietako bat ikuspegi metodologikoa da: Eskolak hitzaldi inspiratzaileak, esplorazio-dinamikak eta elkarlanerako dinamikak konbinatuko ditu, parte-hartzaile bakoitzak bere hezkuntza- edo udal-ingurunean zuzenean aplika daitekeen hezkuntza-jardueraren prototipo bat diseina dezan. 

Gainera, sustatzen du proposamenak ikastetxeak eta udalerriak ikaskuntza aktiborako gune gisa ikustea, ikasleek horietan esperimentatu, parte hartu eta klima-erronkei buruzko pentsamendu kritikoa garatzeko aukera izan dezaten. Ekimen honen bidez, Ihobek ingurumen-hezkuntza berritzailearekin duen konpromisoa indartu du, lurraldearekin konektatuta eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten duena, eta hezkuntza-komunitateari ikasgeletatik trantsizio ekologikoa bultzatzeko tresna praktikoak eskaintzen dizkio.

Programa

Hizlarien artean ingurumen-hezkuntzan, ekintza klimatikoan eta osasunean adituak diren erreferentziazko profilak nabarmentzen dira, zeinek naturak hezkuntza-prozesuetan duen zereginari buruzko zenbait ikuspegi jorratuko baitituzte. Jardunaldia hitzaldi inspiratzaile honekin hasiko da: “Naturatik heztea larrialdi klimatikoaren testuinguruan”, Centre d’Educació Ambiental de la Comunitat Valencianako Serafín Huertas Alcaláren kargura. 

Jarraian, inguru publikoen birnaturalizazioari buruzko blokeak honelako esku-hartzeak izango ditu: “Osasuna eta jasangarritasuna eskola-inguruneetan” Maria Blanco Egañaren eskutik ( Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila); “Hezkuntza-esperientzien diseinua ingurumen-berroneratzetik abiatuta”, Brenda Saavedra Garcíak eskainitakoa (Bartzelonako Udala); “Naturarekin ikastea: birnaturalizatutako eskola-inguruneen hezkuntza-balioa” Toni Aragón Rebollorekin (PRAE, Gaztela eta Leongo Junta); eta “Sentsibilizaziotik ekintzara: ingurune publiko naturalago eta osasuntsuagoen alde mugitutako gazteria” Maria Sánchez Murcianok eskainitakoa (Olea Natura i Territori). 

Programa osatzeko, benetako esperientziak aurkezten dira “Esperientziak irtenbide naturaletan: gakoak eta ikasketak praktikan” izenpean, non hauek parte hartuko duten: Ainitze Otamendi Urteaga, Adaptazio klimatikoen estrategiak, Donostian naturan oinarritutako irtenbideekin; Zuriñe Larreina Ortiz de Mendibil, Urduñako eskolako patioaren birnaturalizazioa partekatuko duena; Zuriñe Sanz López de Heredia Gasteizko naturalizazio proiektua; eta Ekaitz Uribe Rus, Oñatiko Natur Eskola-ren esperientzia partekatuko duena.

Ihobeko Ingurumen Hezkuntzako V. Eskola erreferentziazko gunea da iraunkortasuna eguneroko hezkuntza-praktikan txertatu nahi dutenentzat; ezagutza aplikatua sortuko da eta hezkuntzaren, administrazioaren eta tokiko eragileen arteko lankidetza-sareak sustatuko dituzte.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 5a
  • Klima aldaketa
  • Ingurumen-hezkuntza
Ekoetxea Urdaibaik klima-aldaketak lurraldean dituen kausak eta ondorioak ulertzeko erakusketa iraunkor berria inauguratzen du
2026ko maiatzaren 21a
  • Ingurumen-hezkuntza
Ihobek 200 mila euroko inbertsioa egingo du Azpeitiko Ekoetxearen instalazioak hobetzeko
2026ko martxoaren 19a
  • Ingurumen-hezkuntza
Ekoetxea Sareak jarduera ugarirekin ospatuko du 2026ko Uraren Munduko Eguna
2026ko martxoaren 18a
  • Ingurumen-hezkuntza
URAk, Ihobek eta Ekoetxea Sareak ibaiertzeko basoei buruzko erakusketa bat abiarazi dute Sobronen, Uraren Munduko Egunaren Astean