Skip to main content
2026ko abuztuaren 29a
  • Ekodiseinua

Azpeitiko Xaguxatar parkeak bere instalazioak berritu ditu uda honetan

Azpeitiko Xaguxatar parkeak bere instalazioak berritu ditu uda honetan

Xaguxatar parkea, Azpeitiko (Gipuzkoa) Ekoetxearen ondoan kokaturik, saguzarra protagonista duen Euskadiko lehen hezkuntza-parkea da. Parkean saguzarren ohiturei, bizilekuari eta ezaugarriei buruzko informazioa aurki daiteke ikuspegi ludiko eta interaktibo batetik, aisialdiaren eta naturarekiko kontaktuaren bitartez.

Parkea Izarraitz mendigunean dago, Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE). Lau saguzar espezie bizi dira bertan, eta 1.800 metroko azalera du, bost eremutan banatuta.

  1. ENBOR BERTIKALEN BARATZA
    Akazia enborrekin gune bat sortu da eta sokaz egindako armiarma sareak xaguxatarren antzera bertan zintzilikatzeko aukera ematen digu.
  2. LABERINTOA
    Erramu sail honek hainbat zentzumenen bitartez jolastea ahalbidetzen du.
  3. XAGUXATAR HORMA
    Bertan zuloak binaka konektatuta daude. Batetik hitz eginda, bestetik entzun daiteke, xaguxarrek gauez ezer ikusi gabe hegan egiteko darabilten radar-sistema birsortuz. Gainera, horma hau rokodromo gisa erabil daiteke.
  4. INTSEKTUEN HOTELA
    Parkera begiratzen duen museoko fatxadan dago. Bertan xaguxarrentzako habiak ipini dira testura desberdineko elementuz osatutako koadro batean.
  5. EGONGUNE ALTERNATIBOA
    Eremu honetan banku gisa akazia enborrak eta mahai bezala kable bobinak jarri dira. Aldamenean, enborrekin egindako mikadoa dago.


Parke honetako protagonista, saguzarra, parkeko maskota da eta ibilbidean gidatzen du, hainbat atriletan jasotako informazioaren bitartez.

Uda honetan parkean konpontze eta mantentze-lanak egin dira, beraz, aukera ona izan daiteke ezagutzeko.

Hauek izan dira lanak:

  • Intsektuen hoteleko elementuak konpontzea.
  • Mahai funtzioa egiten duten bobinak birjartzea
  • Bi hormak margotzea
  • Lurreko xomorroak margotzea
  • Tunel berria jartzea


Informazio gehiago


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute
2025eko azaroaren 5a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua
Euskadiko enpresek talentu gaztearekin sustatu ahal izango dute beren jasangarritasuna, Ihoberen Ekodiseinatuz programari esker
2025eko ekainaren 20a
  • Ekodiseinua
Basque Ecodesign Centerrek Lurra Bizkaia Saria jaso du klima aldaketaren kategorian
2025eko martxoaren 13a
  • Ekodiseinua
Ekoetxea Sareak bere lehenengo zentroa irekiko du Araban, Uraren Munduko Egunarekin batera