Skip to main content
2026ko otsailaren 23a
  • Ekodiseinua
  • Ekoberrikuntza
  • Ekonomia zirkularra

Azti, MIBA eta Baigorrik indarrak batu dituzte mahastizaintzako eta ardogintzako azpiproduktu bat animalien elikadurarako osagai bihurtzeko

Azti, MIBA eta Baigorrik indarrak batu dituzte mahastizaintzako eta ardogintzako azpiproduktu bat animalien elikadurarako osagai bihurtzeko
Animalien elikadura-produktu berri horien ingurumen-errendimendua bizi-zikloaren ikuspegitik neurtu da. Horien bidez, mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearen ingurumen-aztarna murriztu nahi da, eta, aldi berean, sektorearen lehiakortasuna hobetu, ardogintzarekin loturik dagoen jarduera ekonomiko berri bat sortuz. Era berean, SOSTFEED proiektuari esker, untxi-hazkuntzaren sektorearen lehiakortasuna handitu ahal izango da, elikagai-azpiproduktuetatik datorren lehengai jasangarri berri bat eskura izango duelako.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren (IHOBE) laguntza izan du ekimenak, “Ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntzako proiektuak egiteko laguntzak” deritzon programaren esparruan. Programa horrek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) euskarria du. Diru-laguntzen programa honetako proiektuek berotegi-efektuko gasen emisioak arintzen laguntzen dute, ekonomia zirkularraren bidez; lehengaien kontsumoa murrizten eta isuriak saihesten, enpresa-jarduera iraunkorrak sortzen, eta enpresen arteko lankidetzak sendotzen.

BAIGORRI Upeltegia Arabako Errioxako ardo-ekoizle nagusietako bat da; AZTI animalien elikadurarako elikagai-azpiproduktuen balorizazioan espezializaturik dagoen zentroa da; eta MIBA Nekazaritza Kooperatiba Euskadin pentsuen ekoizpenean lider den enpresa bat da.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 15a
  • Ekonomia zirkularra
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 industriak ekonomia zirkularreko berrikuntza bultzatzen dute, 2026ko laguntzekin
2026ko urriaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek altzairuaren pasaporte digitalari lotutako informazio-, jasangarritasun- eta trazabilitate-betekizunak landuko ditu Ekostegun-Ekonomia Zirkularreko Ostegun batean
2026ko irailaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko Ostegunei ekingo die berriro, urte amaiera arteko programazio berriarekin
2026ko irailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin