Skip to main content
2026ko urriaren 18a

EUROPARC Federazioaren Europako Konferentzian ekintza klimatikoa bultzatzeko egindako aurrerapenak partekatu ditu Ihobek

EUROPARC Federazioaren Europako Konferentzian ekintza klimatikoa bultzatzeko egindako aurrerapenak partekatu ditu Ihobek

Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Euskadi, azken urteotan, ekintza klimatikoa zeharka bultzatzeko egiten ari den lana aurkeztu du; are zehatzago, ondare naturalaren kontserbazioaren arloan, Argelès-sur-Meren (Frantzia), urriaren 5etik 7ra egin zen EUROPARC Federazioaren Europako Konferentzian.

“Climate Change, Resilient Parks!” izenburupean, aurten, EUROPARC Federazioaren Europako Biltzarrak balioa eman dio federazioko kideek eremu babestuen egokitzapena sustatzeko egiten duten lanari, eta esperientziak trukatzeko aukera eman du. Ainhize Butrón biologoa, ekologia doktoratua eta Ihobeko Ekintza Klimatikoaren arloko teknikaria, biltzar honetan parte hartu duen adituetako bat izan da, Euskadik ekintza klimatikoaren sustapenean egin dituen aurrerapenak azaltzeko.

EUROPARC Federazioaren Europako Biltzarra babestutako eremuetan lan egiten duten profesionalen topagunerik handiena da. Europako 38 herrialde baino gehiagotatik etorritako 250 pertsonen artean, hauek zeuden: gune babestuen arduradunak, natur ingurunea kudeatzen duten jabeen elkarteak (nekazariak, basozainak...), hainbat gune babesturen sareak edo taldeak, biodibertsitatea zaintzearen ardura duten eskualdeko eta nazioko ordezkariak eta hainbat ikertzaile.

Euskadik bi saiotan aurkeztu zituen ekintza klimatikoa ondare naturalaren kudeaketan txertatzeko garatu dituen tresnak, iragan irailaren 30ean Gasteizen aurkeztu zituenak; klima-aldaketaren arloko plangintza estrategikoa, hala nola Energia Trantsizioa eta Klima Aldaketaren Plana, araudia (Klima-aldaketari buruzko 9. artikulua, azaroaren 25eko 9/2021 Legea, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzkoa), eta naturan oinarritutako irtenbideetan egindako lana, LIFE IP Urban Klima 2050 delakoaren naturan oinarritutako irtenbideen potentzialaren diagnosia egiteko eskuliburua esaterako, bultzatutako proiektuak eta ekintza pilotuak esaterako.

“Ekintza klimatikoa eta biodibertsitatearen kontserbazioa eskualdeko eremuan txertatuz” esaldiarekin, Ihobek ondare naturalaren eta gune babestuen ekintza klimatikoari eskualdeko eta tokiko esparruetatik ekin dakiokeela ulertzeko aukera eman du eta, horrela, beste eragile batzuk inspiratu nahi ditu, batez ere gune bat baino gehiago kudeatzen dituen EUROPARC Federazioko kideak, edo gune babestuen erresilientzia eta lurralde osokoa ikuspegi bateratzaile batetik sustatzeko eta lantzeko.

EUROPARC Europa

EUROPARC Federazioa Europako natura- eta kultura-ondarerako sarea da, eta Europako eremu babestuen kudeaketa hobetzeko lan egiten du, nazioarteko lankidetzaren, ideia- eta esperientzia-trukearen eta politiketan duen eraginaren bidez.

Europako eremu babestuen erakunde adierazgarri gisa, EUROPARC natura- eta paisaia-eremu guztien ahots kolektiboa da. Foro horren aldizkako bilerak alde batera utzita, naturaren kontserbazioan eta Europako biodibertsitatearen garapen iraunkorrean jartzen du arreta, paisaiaren ikuspegi holistikoak sustatuz kudeaketan.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko irailaren 1a
  • Erosketa berdea
Euskal Autonomia Erkidegoko erosketa eta kontratazio berdeak 2025erako ezarritako ezarpen-helburuak gainditu ditu, eta eraginean oinarritutako etapa berriari ekin dio
2026ko irailaren 1a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek deskarbonizazio-proiektuak eta trantsizio-arriskuen kudeaketa bultzatuko ditu profesional gazteak euskal ETEetan sartuz, Murriztearren 2026 programari esker
2026ko abuztuaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren 2026ko deialdia zabaldu du jardunean dauden profesionalentzat
2026ko uztailaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Herritarren ekintza
ASTEKLIMA 2026k euren ohiturek kliman eta energian duten inpaktua ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak