Skip to main content
2026ko ekainaren 4a

Euskadi, Europako erreferentzia jasangarritasunerako trantsizioaren praktikan

Euskadi, Europako erreferentzia jasangarritasunerako trantsizioaren praktikan

Ihobek C4T Praktika Komunitatearen Sustainability Transitions in Cohesion Policy: Politikatik praktikara konferentziaren bigarren edizioan parte hartzeko gonbidapena jaso du

Euskadik, egokitzen ari den eskualde aurreratu gisa, Cohesion for Transition (C4T) praktika-komunitateak emandako laguntza teknikoa izan du, Europako eskualdeen, udalerrien eta komunitateen trantsizio jasangarria indartzeko. Baterako ekintza horri eta C4Tren finantzaketari esker, Ihobek berriki lizitatu du analisi bat klima-aldaketak Euskadin izango duen inpaktu ekonomikoa kuantifikatzeko, egokitzapen klimatikoaren gelditasunak ekarritako kostuak eta lurraldearen egokitzapenaren kostuak eta onurak kontuan hartuta.

Ihobek garatzen ari den lanak aurkeztuko ditu: analisi ekonomikoak dira, klima-aldaketak eragindako ondorioen aurrean klima-egokitzapenaren gelditasunak Euskadin izan dezakeen inpaktuari buruz

Analisi ekonomiko horrek, egokitzapen-proiektu eraldatzaileen definizioarekin batera, egokitzapen klimatikoa, baita horri lotutako inbertsio publikoa eta pribatua ere, informatuak, proportzionatuak, eraginkorrak eta efizienteak izaten lagunduko du. Euskadiren esperientziaren bidez, C4Tk ikuspegi bat eskaintzen du ikasitako erronkei, arrakastei eta lezioei buruz C4T GROUNDWORK finantzaketa jasotzeko hautagai diren beste eskualde batzuentzat.



C4Ti buruz


C4T Praktika Komunitatea erkidegoko plataforma bat da, eta kohesio-lurraldeei laguntzea da bere helburua, Europar Batasuneko funtsak hobeto erabil ditzaten jasangarritasunerako trantsizioetan. C4Tk kohesioaren eta jasangarritasunerako trantsizioen arloko estatuko, eskualdeko eta tokiko profesionalak biltzen ditu esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko, elkarteak sortzeko eta irtenbideak elkarrekin identifikatzeko. C4Tk laguntza teknikoa ere ematen du jasangarritasunerako trantsizioen garapena eta/edo aplikazioa errazteko.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko irailaren 1a
  • Erosketa berdea
Euskal Autonomia Erkidegoko erosketa eta kontratazio berdeak 2025erako ezarritako ezarpen-helburuak gainditu ditu, eta eraginean oinarritutako etapa berriari ekin dio
2026ko irailaren 1a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek deskarbonizazio-proiektuak eta trantsizio-arriskuen kudeaketa bultzatuko ditu profesional gazteak euskal ETEetan sartuz, Murriztearren 2026 programari esker
2026ko abuztuaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren 2026ko deialdia zabaldu du jardunean dauden profesionalentzat
2026ko uztailaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Herritarren ekintza
ASTEKLIMA 2026k euren ohiturek kliman eta energian duten inpaktua ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak