Skip to main content
2026ko azaroaren 4a
  • Ekodiseinua
  • Ingurumen-plangintza

Euskadik bat egin du Munduko Industria Aliantzarekin 2050ean 0 isuri neto lortzeko

Euskadik bat egin du Munduko Industria Aliantzarekin 2050ean 0 isuri neto lortzeko

Euskadiko industriak, World Economic Forumek Glasgowko COP 26an gaur gonbidatu dituen lau eskualdeetako bat izanik, aurrerapauso eredugarria eman du eta Munduko Aliantzarekin bat egin du 2050. urtean emisio garbiak 0 lortzeko

World Economic Forum, WEF, 1971tik arazoak identifikatu, konponbideak diseinatu eta klimaren alde jarduten duen nazioarteko erakunde independentea da. WEFek Euskadi aukeratu du gaur Accelerating the journey toward Net Zero Industrial Clusters forora gonbidatutako lau eskualdeetako bat izateko. Foro horretan sinatu da Tapia sailburuak “historikotzat” jo duen aliantza.

Euskadi aitzindaria izan zen Emergentzia Klimatikoa deklaratzen 2019an, eta, ordutik, garapen inklusibo eta jasangarriaren aldeko apustua argia izan da, eta orain nazioartean onartua industria-mugimendu global horren parte izateko.

Arantxa Tapiak Euskal Industriak gaur emandako pausoaren eredugarritasuna azpimarratu du, eta COP 26ko foro honetan emandako hitzaldian esan du "Nahiz eta Euskadi, batez ere industriala den herrialde txikia, askotan ez ulertua sentitu, denborak arrazoia eman digu egin dugun industriaren aldeko apustuagatik. Industria izan da eta da gure ekonomiaren motor nagusia, BPGaren % 24,3, ekonomia eta gizarte oparoa izatea ahalbidetzen diguna”. Sailburuak bere harrotasuna adierazi du “gaur egun klima-ekintzaren aurrean gure anbizioagatik aintzatetsitako eskualde gisa agertu ahal izateagatik”.

2005etik 2020ra, Euskadiko enpresa-sareak berotegi-efektuko gasen emisio-mailaren ia % 50 murriztea lortu du

Horrela egiaztatzen du Climed Group Aliantzak, Euskadi anbizio klimatikoan liderrak diren munduko 18 eskualdeen artean kokatzen baitu. Tapiarentzat, “euskal industriak oso ondo daki bere ekoizpen-sistemak hobetu eta bideratu egin behar direla. Konpromiso hori betetzen ari dira, izan ere, 2005etik 2020ra, Euskadiko enpresa-sareak berotegi-efektuko gasen emisio-mailak ia % 50 murriztea lortu du”.

Eusko Jaurlaritzak ezagutzen du zenbateko lana dagoen egiteke industria-giharrak ekarpen handiagoa egin diezaion klima-helburu handiak lortzeari. Horregatik, gaur Glasgowko COP26an berretsi du 2050erako zero emisio garbiekiko Euskadiren konpromisoa.

Amaitzeko, Tapiak esan du “ezin dugula onartu industria mehatxutzat hartzea, baizik eta gure aliatu nagusitzat. Herriaren helburu horiek lortzeko modu bakarra industriaren eskutik egitea izango da".



“Basque Net Zero Industrial Super Cluster”ari buruzko informazio gehiago hemen.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute
2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera