Skip to main content
2026ko apirilaren 6a
  • Ingurumen-plangintza

Ihobek eguneratu egin du erakundeen karbono-aztarnaren kalkulagailua

Ihobek eguneratu egin du erakundeen karbono-aztarnaren kalkulagailua
Karbono-aztarnaren kalkulagailua UNE EN ISO 14064-1 nazioarteko arauan dago oinarrituta, horixe baita Eusko Jaurlaritzak aukeratutako estandarra, beraren nazioarteko izaeragatik. Tresna berriak, emisio faktoreak eguneratzeaz gain, funtzionaltasunak areagotu ere egin ditu.

Karbono-aztarna kalkulatzeko tresna praktiko hau aurretiko urrats bat da ingurumen-aztarnaren kalkulurako. Karbono-aztarnaren bertsio eguneratuak baditu, gainera, erabilerarako eskuliburu bat eta tutorial bat, haren erabilera errazteko.

2019ko edizioaren berritasunen artean, honako hauek azpimarratu behar dira: emisio faktoreen eguneraketa; xurgapen faktoreak MITECOren tresnarekin lerrokatzea; edo funtzionaltasunak gehitzea, hala nola berokuntza globalaren potentzialaren eguneraketa desberdinen erabilera, emaitzen berri jasoko duen erregistro edo sistemaren arabera.

Tresna honen bidez jasotako informazioa baliagarria da Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren “Karbono-aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono-dioxidoa xurgatzeko proiektuen erregistroan” modu boluntarioan sartzeko.

Neurtzea, murriztera zuzendutako lehen urratsa

Aztarna kalkulatu eta gero, erakundeak jarrai dezake BEG emisioak murrizteko prozesuarekin: lehenik eta behin, identifikatu behar du zer eremutan jardun dezakeen ahalmen handiagoz; gero, berriz, atxikitako emisioak murrizteko ekintzak inplementatu behar ditu.

Gainera, bere emisioak konpentsatu ditzake, “karbono aldetik neutroa den” erakunde bihurtuz, dela ekarpen ekonomiko bat eginez xurgapena lortzen duten proiektuei , dela CO2 kantitate baliokidea murriztuz.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera
2025eko azaroaren 26a
  • Hondakinak
  • Ingurumen-plangintza
Josu Bilbao, Ingurumeneko Sailburuordea: “gero eta gehiago birziklatzen dugu, eta gero eta hondakin gutxiago botatzen dugu zabortegira”