Skip to main content
2026ko urriaren 3a
  • Lurzorua babeste

Lurzoruak deskontaminatzeko soluzio berritzaileak bilatzen duen Posidon proiektuak ateratako ondorioak aurkeztuko ditu SOILUZIOAK 2023 kongresuaren markoan

Lurzoruak deskontaminatzeko soluzio berritzaileak bilatzen duen Posidon proiektuak ateratako ondorioak aurkeztuko ditu SOILUZIOAK 2023 kongresuaren markoan
Saioan zehar azken bost urteetako jardueren emaitzen balantzea aurkeztuko da, eta Europan lurzoruak birgaitzeko ikerketa, garapen eta berrikuntzaren kontratazio publikoaren etorkizuna eztabaidatuko da.

Ihoberen partaidetza izan duen Europako proiektu horren azken konferentzia urriaren 9an izango da, Euskalduna Jauregian, eta Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresua baino lehenagoko ekitaldia izango da

Posidon proiektua lurzoru kutsatuak berreskuratzeko erosketa prekomertzialeko prozeduren erabileran oinarritu da, eta kutsatzaile analogoek, hidrokarburoek edota metal astunek ukitutako lekuak kudeatzeko erronka duten Europako askotariko erosleak hartzen ditu barne. Ihobe - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak proiektuan parte hartu du, eta Bilboko Udala eta Triesteko Portuko Agintaritza izan dira erakunde parte-hartzaile nagusiak. Halaber, beste hiru erakundek ere hartu dute parte: Gasteizko Udala CEA bidez (Ingurumen Azterketako Zentroa), Baia do Tejo (Portugal) eta Spaque (Belgika). Era berean, bi zentro teknologikok ere hartu dute parte: Tecnalia (Zamudio) eta Area Science Park (Trieste), bai eta MAS eta PROcurement enpresek ere.



Ekimenaren helburu nagusia zera da: eskari publikoa aprobetxatzea lurzoruak deskontaminatzeko soluzio berritzaileak eta jasangarriak identifikatzeko, eta horretarako soluzio teknologiko berriak, aurreratuak eta bizi-zikloan zehar errentagarriak direnak garatzea, lurzoruak eta lurpeko urak erremediatzeko.

Azken saioan zehar, ezagutzera emango dira proiektuaren bost urteetan ikertu diren askotariko baliabide teknologikoak; horietako bi leku banatan frogatu dira: bata Zorrotzaurren (Bilbo), eta bestea Triesteko portuan.

Saioa kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen jabe direnei dago zuzenduta, bai eta deskontaminatzeko soluzioak diseinatzeko gaitasunak dituzten erakundeei ere. Parte-hartzaileak ekitaldira bertaratu ahal izango dira, bai eta saioa online jarraitu ere, hemen izena emanez gero.

SOILUZIOAK kongresua


Urriaren 10ean eta 11n, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadiko Lurzorua Babesteko Euskadi SOILUZIOAK 2023 Biltzarra egingo da. Bertan, 250 aditu inguru bilduko dira baliabide hori ikuspuntu guztietatik babesteko beharra mahai gainean jartzeko.

Biltzarra Eusko Jaurlaritzak sustatu du, Ihobe Ingurumen kudeaketarako sozietate publikoaren eta Sprilur Euskadiko lurzoru industriala kudeatzeko sozietate publikoaren bitartez, eta lurzoruaren babesaren erronkei buruz hausnartzera gonbidatuko du, ikuspegi desberdinetatik, eta irizpide bat ematea eta jardunbide egokiak erakustea bilatuko du, bai eskualde-mailakoak, bai Europa-mailakoak.

Informazio gehiago: https://soiluzioak.eus/eu/



Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko maiatzaren 25a
  • Lurzorua babeste
Ihobek Euskadiko Lurzoruaren I. Foro Soziala egin du, eta hainbat sektore ekonomikotako 50 bat espezialistak parte hartu dute
2025eko abenduaren 4a
  • Lurzorua babeste
Euskadik bat egingo du Lurzoruaren Munduko Egunarekin
2025eko otsailaren 17a
  • Lurzorua babeste
Ihobek SOILveR europar plataformaren urteko bilera hartu du
2024ko abenduaren 4a
  • Lurzorua babeste
2024ko Lurzoruaren Munduko Eguna erabilerarik gabe dauden kokaguneen berreskurapenarekin ospatzen da Euskadin, bertan proiektu berriak ezartzeko