- Ekoetiketatzea
- Ingurumen-kazetaritza
3x3 Arrazoi on EMAS-erako
Ingurumen-jokabidearen bikaintasuna negozio-abantaila garrantzitsu bilakatzen ari da. Ingurumen-erronkei ikuspegi proaktibo batez heltzen dieten erakundeek bideak bilatzen dituzte euren ingurumen-jokabideak etengabe hobetzeko eta euren ingurumen-lorpenak interes-taldeei eta gizarte osoari komunikatzeko.
Batasunaren Ingurumen-kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema (EMAS) EBk ingurumen-kudeaketarako sortu duen borondatezko tresna bat da, erakundeei helburu horiek lortzen laguntzera zuzendua. Ingurumen-kudeaketako EMAS sistemak tamaina guztietako konpainia eta erakundeek erabiltzen dituzte, mundu osoan. EMASen erregistratzen diren erakundeek konpromiso bat hartzen dute, alegia, euren ingurumen-jokabidea ebaluatzea, kudeatzea eta hobetzea. Ingurumen-kudeaketako premium sistema hau inplementatzeak eramaten du erregistratutako erakundeen jokabidea, sinesgarritasuna eta gardentasuna azpimarratzera.