2026ko urtarrilaren 22a
- Korporatibo
EAEko karbonoaren izakinen mapa eta lurzoruen ehundura mapa
EAEko ehunduren mapa bat landu da (2 mm baino gutxiagoko partikula mineral
ezberdinen proportzio erlatiboan, tamainaren arabera elkartuak). Lurrean
karbonoaren izakinak kalkulatzeko xedez, lurraren materia organikoaren edukia
zehaztu ohi da (sarritan masaren portzentajean adierazia, hau da, materia
organikoaren g/100 g lurzoru lehor bahetua eta, karbono organikoaren izakinetan
bihurtzean (C/ha t) ezinbestekoa da dentsitate erlatiboa zehaztea, edo gutxienez
balioztatzea (lur lehorra t/lur m3), horretarako, ehundura da abiapuntua, hau da, 2 mm baino gutxiagoko mota granulometrikoen proportzio ezberdinak, honako lurzoruaren frakzioak: buztinak (0-0.002 mm), lohiak (0.002-0.05 mm) eta hareak (0.05-0.2 mm).