2026ko urtarrilaren 1a
- Biodibertsitatea
Fauna exotiko inbaditzailea EAE
Diagnostiko hori ezinbesteko tresna izan daiteke gure bioaniztasun biologikoa zaintzeko eta berreskuratzeko egin beharreko ekintzen plangintza egokia diseinatzeko. Lanaren emaitzek espezie exotiko inbaditzaileak zorrotz kontrolatzeko eta haiek errotik desagerrarazteko aukera emango digute, haiek baitira bioaniztasunaren galeraren arrazoi nagusietakoa. Gure erkidegoko flora eta fauna espezieak identifikatu eta sailkatu ondoren, diagnostikoak espezie bakoitzak bere habitatean sortutako eragin motaren berri zehatza ematen du. Espezie horien aurka borrokatzeko biderik eraginkorrenak ere jaso ditu. Diagnostikoaren emaitzek lehentasunak ezarri dituzte espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzeko eta desagerrarazteko kudeaketan.