2026ko otsailaren 10a
- Korporatibo
Ihobe. Ingurumen- adierazpena 2019
Ingurumen-adierazpen hau gardentasun- eta informazio-tresna bat da. Ihoberen ingurumen-portaera jasotzen du, eta sozietate publiko horrek azken urte honetan egin dituen proiektu eta zerbitzuak nabarmentzen ditu. Gainera, gure konpromisoa berresten du: ingurumena etengabe hobetzeko ekintzak egitea. Adierazpenak Ihoberen ingurumen-kudeaketako sistemaren deskribapena eta gai honetako gure politika jasotzen ditu. Horrez gain, erakundeak gure helburu, xede eta ingurumen-inpaktu esanguratsuei dagokienez izan duen portaerari buruzko informazioa biltzen du.