2026ko azaroaren 29a
- Ekonomia zirkularra
- Ingurumen-kazetaritza
Produktuen ingurumen-etiketak. Produktuak hobetzeko ingurumen-irizpideei buruzko gida
Oro har, produktuen ingurumen-portaera ez da izan kontsumitzaileek produktu jakin bat erosterakoan kontuan hartu izan duten baliorik. Alderdi hori, beraz, gaiari buruz dauden araudiak betetzera mugatzen zen. Hala eta guztiz ere, azken urteetatik hona, kontsumitzaileak gero eta sentikortuago daude eta, bestalde, egiaztatu da gizakiok planetan zabaltzen ari garen ingurumen-eragina; hala, horren ondorioz, kontsumitzaile mota berri bat sortu da, kontsumitzen dituen produktuen eta erabiltzen dituen zerbitzuen ingurumen-portaerari buruzko informazioa eskatzen hasi dena.